Adimen lehiakorraren inguruko jardunaldia merkatarientzat

Tolosaldeko Ataria 2017ko mar. 20a, 17:48

Lehiberri zentroaren (Tolosaldea Garatzen) eta Merkataritza bulegoaren eskutik, eskualdeko merkatari, zerbitzu eta ostalarientzat adimen lehiakorraren inguruko jardunaldia antolatu dute.

 

 
Zer egiten ari dira lehiakideak? Zer tendentzia jarraitu behar ditut? Zer eskatzen du merkatuak? Galdera horiei erantzuteko bi saio antolatu dituzte. Martxoaren 30ean, osteguna, Tolosan eta apirilaren 7an, ostirala, Villabonan.

Informazio gehiagorako edo izena emateko 943 65 35 78 telefonora deitu beharko da edo idatzi merkataritza.tolosa@gmail.com helbidera.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!