Mikromatxismoen inguruko tailerra eta mozorro gaua, larunbatean

Tolosaldeko Ataria 2016ko urr. 4a, 18:11

Ikasturteari hasiera emateko ekintzak antolatu dituzte datorren larunbaterako, urriak 8.

Aurreko astean ekin zieten asanbladei Onddoko kideek eta "herriari bizitasun pixka bat emateko asmotan" hainbat ekimen antolatu dituzte.

Larunbat goizean, mikromatxismoari buruzko tailerra egingo dute gaztetxean eta gauean, mozorro gaua izango da. "Sorpresaz beteriko gaua" izango dela hitz eman dute gazte asanbladako kideek.
 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!