Txomin Castro 'Sietemesino'-ri "merezi zuen agurra" eman zioten larunbatean Amasa-Villabonan. Incansables Txarangako kide ohiek, eta lagunek doinu eta argi emanaldi dotorea eskaini zioten apirilean zendu zen tronpetajoleari. Oinkari dantza taldea, V.O.S. Quartet taldea, Joana eta Ainara Ortega eta Tolosako dultzainero eta txistulari taldeak ere izan ziren bertan. Jende mordoa bildu zen plazan ikuskizunaz gozatzeko. Hona hemen ekitaldiko irudi hoberenekin osatutako argazki bilduma: