Nafarroa Xtreme mendi lasterketa irabazi du Iñaki Olanok

Tolosaldeko Ataria 2024ko api. 30a, 11:08

Argazkia: Nafarroa Xtreme

35 kilometroko ibilbidea egiteko 3.14.38ko denbora behar izan zuen korrikalari altzotarrak.

Beste garaipen bat lortu du Iñaki Olano mendi lasterkari altzotarrak. Larunbatean jokoan izan zen Nafarroa Xtreme proba, Zubirin hasi eta bukatu zena, eta Soronea-Ammma taldeko kideak garaipena lortu zuen bertan. 35 kilometroko ibilbidea eta 1.900 metroko desnibel positiboa zuen probak eta Olanok 3.14.38ko denbora egin zuen amaitzeko. Bigarren eta hirugarren, elkarrekin, Mikel eta Javier Azkoiti anaia otsagabiarrak helmugaratu ziren, Olanorengandik ia 10 minututara.

Emakumezkoetan irabazlea Soronea-Ammma taldeko Larraitz Aragon durangoarra izan zen, 4.07.16ko denbora eginez.

Larraitz Aragon eta Iñaki Olano, sariekin.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!