Maixa Lizarribarrek ‘Emeki kantuz’ ikuskizunean parte hartuko du gaur

Tolosaldeko Ataria 2013ko abe. 30a, 11:22

Donostiako Victoria Eugenia Antzokian 20:00etan eskainiko dute "Emeki Kantuz" ikuskizuna. Altzoko musikariarekin batera, besteak beste, Amaia Zubiria, Ines Osinaga eta Miren Amuriza arituko dira.

Mikel Markez errenteriarra da ikuskizunaren ekoizle artistikoa. Emanaldi berez honetan, belaunaldi, estilo, joera eta molde desberdinetako artistak bilduko dira, guztiak emakumeak: Amaia Zubiria, Maddi eta Xelin Oihenart, Maite Itoiz eta John Kelly, Miren Fernandez, Ines Osinaga, Anai Arrebak, Miren Amuriza eta Maixa Lizarribar. Sarrerak salgai izango dira 15 euroren truke.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!