Habia kutxak eraiki eta kokatzeko tailerra

Tolosaldeko Ataria 2017ko mar. 22a, 17:54

Martxoaren 29an, asteazkena, 16:30etik 19:30era izango da Txoribox tailerra Alkizan.

Aranzadi zientzia elkartearen ornitologia sailak antolatu du saioa eta izen emateak Alkizako udaletxean egin beharko dira. Haur bakoitzak bi euro ordiandu beharko ditu eta parte hartzaile bakoitzak tetrabrick bat eraman beharko du.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!