Errepidea itxita Aiztondo Klasikagatik

Tolosaldeko Ataria 2017ko ots. 22a, 11:38

Martxoaren 5ean, igandearekin izango da Adunan hasi eta Villabonan bukatuko da. Alkizako herri gunetik behin pasako da.

Beraz errepidean sortu daitezkeen eragozpenak ahal den neurrian gutxiko asmoz, ordutegiaren berri eman du Alkizako Udalak.

Anoetatik Alkizara igoko da 11:09 - 11:13 aldera eta Asteasura jaitsiko da. Bestalde, antolatzaileei bidegurutzeetan laguntzeko prest egon daitezkeenak Alkizako kirol batzordekoekin harremanetan jartzea eskatu dute.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!