Hilean behin dantza ikastaroak doan, Alkizan

Tolosaldeko Ataria 2017ko urt. 26a, 12:57

Aiztondoko Denbora Bankuak hilean behin antolatu ditu saioak dantzan ikasteko. Hilaren lehenengo ostiraletan 18:00etatik 20:30ra Alkizako balioanitzeko gelan egingo dira dantza saioak.

Egun bakoitzean dantza mota ezberdin bat landuko da: latinoak, afrikarra, kontakt... Otsailaren 3an, euskal dantzak landuko dira. Kotxerik ez duenak 943 69 39 30 telefonora dei dezake eta Zizurkilgo tren geltokian egingo da hitzordua Alkizara igotzeko.

Informazio gehiago nahi duenak, aiztondokodenborabankua@gmail.com helbidera idatz dezake.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!