08:00. Josu Martinez dietalariak hitzaldia eskainiko du eta gosaltzeko hartu beharreko jakien inguruan ariko da. 11:30. Mila Garcia-Iturrospek zumba saioa eskainiko du.12:30. Futbito txapelketa egingo dute. Ikasle, irakasle eta auzokide guztiak gonbidatu dituzte.
Saharar herria ezagutuz. Haima, tea, musika, henna eta idazketa arabiar tailerrak. 19:00. Dokumental emanaldia. Tolosaldea Sahararekin erakundeak antolatuta.
'Bizi baratzea' solasaldia eskainiko du baratze eta landareen inguruan, udaletxeko areto nagusian.
Amnistiaren aldeko asteko odoltsuaren 40. urteurrena dela eta, agur eta ohore omenaldia izango da. Omenaldirik onena bakea eta askatasuna irabaztea!
Onddo Gazte Asanbladak antolatuta izango da hitzaldia.
San Isidro Eguna ospatzeko afaria egingo dute herriko baserritarrek.
Pi L.T. taldeak bost kontzertu eskainiko ditu, eta horietako bat Bonberenean izango da. 90. hamarkadan sortutako taldea berriz ere ikusteko aukera izango da. Sarrera: 8 euro.
Topic zentroak antolatzen duen hemezortzigarrena da, Galiziako txotxongilo-tradizioari omenaldi xume bat egiteko modua da, eta mugarri bat markatzen du. Morreu edo Demo Kultur Elkarteak, Viravolta Txotxongilo konpainiaren eskutik, 2013. urteaz geroztik egin duen bidean... 11:00-13:00 eta 16:00-19:00. (astearte, asteazken, ostegun eta ostiraletan) 11:00-14:00 eta 16:00-20:00. (larunbat, igande eta jai egunetan).
Irakaslea: Pepa Bojó Ballester Egunak: Martxoaren 27tik ekainaren 5a arte (astelehenak) Ordua: 15:00-17:00 Lekua: Kultur Etxea (Trianguloa) Gaztelaniaz 10€ Emozioen gestioa funtsezko gai bat da berdintasunezko eta tratu oneko guneak sortzeko garaian. Jabetze pertsonalaren alderdi bat ere bada, zeren gaitasuna ematen baitigu autogestio eta osasun emozionalerako. Badaude geldi utzi eta blokeatzen gaituzten emozio toxikoak, eta geure bizitzeko nahi eta era benetakora bultzatzen eta hurbiltzen gaituzten emozio osasungarriak. Badaude, genero-hezkuntza emozional baten ondorioz, bizitza interpretatzeko eta erreakzionatzeko era batzuk, mugatu eta baldintzatzen gaituztenak. Garrantzitsua da guk ikastea geure mundu emozionala deszifratzen eta jakitea geure emozioak modu egoki batean gestionatzen. Argibideak eta matrikula Matrikula Kultur Etxean ordainduko da (ordaintzeko txartelarekin), izena emateko orduan. Jarduera hasi baino bi egun lehenago bukatuko da izena emateko eta matrikula egiteko epea. Informazioa eskatzeko, hots egin beheko telefono zenbakira edo mezua bidali beheko posta elektronikora: 943670383 / berdintasuna@tolosa.eus Haurtzaindegi zerbitzua: Dohaineko haurtzaindegi-zerbitzua egongo da, aurretik izena eman eta eskatuta.
Hastapen eta hobetze mailak Asteazkenero Irakaslea: Bibiche Dartagnan Junior Izena ematea eta informazioa: 688875208
Tolosako Ikastetxeetan martxoan zehar Maurice Sendak ilustratzailearen "Piztiak bizi diren lekuan" irudi-liburua landu dute. Haur liburutegiak umeek taldeka ipuinari buruz egindako muralekin erakusketa bat antolatu du eta ilustratzaileari buruzko interesgune bat sortu: idazleari buruzko informazioa eta berak kaleratutako este lan batzuk. Erakusketa eta interesgunea apirilaren 11tik maiatzaren 12ra ikusgai izango dira. 2017/04/11 - 2017/04/21: 10:00 - 13:30 2017/04/24 - 2017/05/12: 17:00 - 20:00
Box.A Elkarteko hamahiru kidek hartu dute parte bertan, beraien ikuspuntu eta teknika ezberdinak ikusgai jarriaz. 1969an publikatutako liburua hartu dute oinarri.
27. Berrobiko Kulturaldiaren barruko IV: Argazki Rallyko erakusketa ikusgai egongo da.
Juanito Loperen Lagunak elkarteak antolatuta erakusketa jarri dute.