Jewels Royal Opera Housek zuzeneko opera proiekzioa eskainiko du. Kultur zale txartelean dago.
GKO Galleryk antolatuta, 25 emakumeren lanak erakusgai jarri dituzte, Aurrez Aurre. Beatriz Alonso, Maite Gurrutxaga, Maite Rosende, Leire Salaberria, Maialen Arocena, Maria Lopez /Reskate, Amaia Arrazola, Nekane Fernandez, Guzk, Ainara Azpiazu, Pili Aguado, Amanda Arruti, Miren Gonzalez Goikoetxea, Ane Zaldibar, Hembratejon / Ainara Landaberea Sanz, Seila Fernandez Bote, Idoia Aizkorreta, Sandra Garayoa, Isabel Mujika, Oihana Ugarte, Iraia Okina, Irati Eguren, Idoia Elosegi, Nagore Amenabarro eta Leire Markinez.
Indarkeria prebenitzeko tailerra. Gazte zein helduentzat. Martxoak: 15, 22 eta 29.Apirilak: 5 eta 26Maiatzak: 3
Topic zentroak antolatzen duen hemezortzigarrena da, Galiziako txotxongilo-tradizioari omenaldi xume bat egiteko modua da, eta mugarri bat markatzen du. Morreu edo Demo Kultur Elkarteak, Viravolta Txotxongilo konpainiaren eskutik, 2013. urteaz geroztik egin duen bidean... 11:00-13:00 eta 16:00-19:00. (astearte, asteazken, ostegun eta ostiraletan) 11:00-14:00 eta 16:00-20:00. (larunbat, igande eta jai egunetan).
Irakaslea: Pepa Bojó Ballester Egunak: Martxoaren 27tik ekainaren 5a arte (astelehenak) Ordua: 15:00-17:00 Lekua: Kultur Etxea (Trianguloa) Gaztelaniaz 10€ Emozioen gestioa funtsezko gai bat da berdintasunezko eta tratu oneko guneak sortzeko garaian. Jabetze pertsonalaren alderdi bat ere bada, zeren gaitasuna ematen baitigu autogestio eta osasun emozionalerako. Badaude geldi utzi eta blokeatzen gaituzten emozio toxikoak, eta geure bizitzeko nahi eta era benetakora bultzatzen eta hurbiltzen gaituzten emozio osasungarriak. Badaude, genero-hezkuntza emozional baten ondorioz, bizitza interpretatzeko eta erreakzionatzeko era batzuk, mugatu eta baldintzatzen gaituztenak. Garrantzitsua da guk ikastea geure mundu emozionala deszifratzen eta jakitea geure emozioak modu egoki batean gestionatzen. Argibideak eta matrikula Matrikula Kultur Etxean ordainduko da (ordaintzeko txartelarekin), izena emateko orduan. Jarduera hasi baino bi egun lehenago bukatuko da izena emateko eta matrikula egiteko epea. Informazioa eskatzeko, hots egin beheko telefono zenbakira edo mezua bidali beheko posta elektronikora: 943670383 / berdintasuna@tolosa.eus Haurtzaindegi zerbitzua: Dohaineko haurtzaindegi-zerbitzua egongo da, aurretik izena eman eta eskatuta.
Hastapen eta hobetze mailak Asteazkenero Irakaslea: Bibiche Dartagnan Junior Izena ematea eta informazioa: 688875208
Apirilaren 7tik Maiatzaren 7ra ikusgai Plazida Otaño liburutegian. Argazkilaria: Jon Mikel Insausti.
Amaia Ruiz de Galarreta aktorearen eskutik museoa ezagutuko duzue. Bisitariek modu berezi batean sentituko dute Txotxongiloen Etxearen espazio majikoa, ibilbidea esperientzia ahaztezin batean bihurtuko delarik. Bisita hauek izaten ari diren arrakasta ikusita bisita saio bereziak egingo dira aste Santuan. Egunak: 8/9 eta 15/16 Ordua: 12:00 hizkuntza. gazteleraz (euskeraz ere eskatzea dago) Izena emateko: Telefonora deituta: 943 650 414 edo e-mail bitartez: cit@cittolosa.com . Taldeek gutxienez 5 pertsona eta gehienez 15 pertsona izango dituzte. Pertsona bakoitzeko salneurria 6 € izango da helduentzat eta 4 €, 12 urte bitarteko haurrentzat. Bisita dramatizatuak ekaina bitartean izango dira.
Apirilaren 10ean, 11n eta 12an eskainiko dira.
Tolosako Ikastetxeetan martxoan zehar Maurice Sendak ilustratzailearen "Piztiak bizi diren lekuan" irudi-liburua landu dute. Haur liburutegiak umeek taldeka ipuinari buruz egindako muralekin erakusketa bat antolatu du eta ilustratzaileari buruzko interesgune bat sortu: idazleari buruzko informazioa eta berak kaleratutako este lan batzuk. Erakusketa eta interesgunea apirilaren 11tik maiatzaren 12ra ikusgai izango dira. 2017/04/11 - 2017/04/21: 10:00 - 13:30 2017/04/24 - 2017/05/12: 17:00 - 20:00
5-6 begirale kontratatuko dira ekainaren 26tik uztailaren 21era lan egiteko. Parte hartzeko derrigorrezkoa da: -Zizurkilen erroldatuta egotea -18 urtetik gora izatea -Euskara ondo menderatzea -Elkarrizketa-talde dinamika gainditzea Izena emateko epea: apirilaren 28a. Elkarrizketa-talde dinamika: maiatzaren 5ean, 18:30ean, Pedro Maria Otaño ikastetxean.