Herriko mugarriak ezagutu dituzte

Tolosaldeko Ataria 2021ko aza. 22a, 10:02

Adunako Udalak kultur ekitaldi ugari antolatu ditu azarorako eta egitarauaren barruan larunbatean herriko mugarriak ezagutzeko mendi ibilaldia egin zuten, Jabier Zabalak gidatuta.

Azken ekitaldia Xexili egunari lotuta egingo dute; ostegunean, hilak 25, Loatzo musika eskolak kontzertua eskainiko du, Frontoi Zaharrean, baina euria eginez gero elizan ariko dira.

Argazkiak: Jon Ander Belamendia

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!