Eguraldiak laguntzen badu, taldeak, Bilbotik, Durangotik, Errenteriatik eta Donostiatik, besteak beste, berariaz joandako dantzazaleak elkartuko ditu Adunako eta inguruetako biztanleekin, betidaniko “herriko” jaien zaporea izango duen jai egunaz gozatzeko.
150 pertsona inguru goizetik elkartuko dira herriko Aburuza sagardotegian egingo den bazkari herrikoian, eta ondoren erromeria egingo da herriko plazan, Aiko Taldeko musikariekin eta dantza maisuekin. Eguraldiak ez badu laguntzen, erromeria sagardotegiko bertako instalazioetan ospatuko da.