Kulturaz janzteko astea antolatu dute Adunan

Tolosaldeko Ataria 2016ko aza. 11a, 09:00

Astelehenean hasiko dute kultur astea eta igandean amaituko dute, Astigarragara egingo duten irteerarekin

Film labur baten emanaldiarekin hasiko dute kultur astea Adunan. Dominika izenekoa eskainiko dute eta artzaintzan emakumeek eduki duten paperaz gogoeta egiteko aukera izango dute bertaratutakoek. Kultur aretoan ikusi ahal izango da, astelehenean, 19:30ean hasita.

Asteartean, ipuin kontaketa saioa eta Gure Esku Dago ekimenaren aurkezpena egingo dituzte. Aiztondoko denbora bankuaren aurkezpena ere izango da asteazkenean eta ostegunean, berriz, herriko plazan energia azoka egingo dute.

Astean zehar ekimen gehiago izango dira, eta besteak beste, larunbat gauean Bitartean Bidean musika taldearen emanaldia izango da elizan.

AZAROAK 14, ASTELEHENA

19:30. Adunako Kultur Astearen barruan, Urbiatik Barrikara artaldearekin eginiko bidea.
Fredi Paia, Mikel Etxezarreta eta Eli Arrillagak eginiko lana

AZAROAK 15, ASTEARTEA

17:30. Kultur Astearen barruan, 6 eta 9 urteko haurrentzat: Beldurrezko kontuak, liburutegian.

19:30. Gure Esku Dago ekimenaren aurkezpena.  Adunako Kultur Astearen barruan, Beñat Sarasola Tolosaldeko kidea eta Andoni Mikelarena Goierriko kidea ariko dira.

AZAROAK 16, ASTEAZKENA

19:30. Aiztondoko Denbora Bankuaren aurkezpena, kultur aretoan.

AZAROAK 17, OSTEGUNA

16:00 -19:00. Erakusketa herriko plazan eta frontoian. Energia Azoka: Usurbilgo Lanbide-eskola eta Tolosaldea Garatzenen eskutik, energia eraginkortasunari eta energia berriztagarriei buruz jakin nahi duzuna gertutik ezagutzeko aukera izango da.

19:30. Hitzaldia: Aiztondoko maskarada. Kepa Fernandez de Larrinoa eta Johanes Etxebeste ariko dira hizketan, kultur aretoan.

AZAROAK 18, OSTIRALA

19:00. Elordi plazako lokalean, Behibis konpainiaren eskutik, Den dena niretzat antzerki lana.

21:00. Txulobi elkartean, Euskal Herriko mus txapelketaren barruko Adunako kanporaketa.

AZAROAK 19, LARUNBATA

09:00-14:00. Garagardoa nola egin ikasteko ikastaroa Joxe Mari Sardon adituarekin, Txulobi elkartean.

12:30. Aiztondoko kantujiraren emanaldia.

15:30. Ume jolasak: puzgarriak, zezen mekanikoa... frontoian.

Ondoren. Txokolatada erraldoia.

22:00. Elizan Bitartean bidean musika emanaldia.

AZAROAK 20, IGANDEA

09:30. Uztartzako aparkalekutik autobusa aterako da.

10:00. Oiartzungo herri musikaren txokora bisita.

12:00. Astigarragako sagardoaren etxea museora bisita eta dastaketa.

14:00. Bazkaria Iretza sagardotegian.

17:00. Buelta Adunara.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!