Korrika 19 -2015-

Korrika amaierako jaira joateko autobusa

Ataria 2015eko martxoaren 25a

Igandeko Korrikaren amaierako jaira joateko autobusa antolatu du AEKk. 09:30ean irtengo da Tolosatik eta Villbonan 09:45ean geratuko da. 

Hamar egun eta gero igandean amaituko da 19. Korrika, Bilbon. AEKk euskualdeko euskal zaleei lana errazteko asmoz, eskualdeko batzordeekin elkarlanean, autobusa antolatu du amaierako jaira joateko. Autobusa 09:30ean abiatuko da Tolosako Santa Klaratik, eta 09:45ean Villabonako elizaren parean ere geratuko da. Itzulera 20:00etan egingo dute. Autobusean joateko 10 euro ordaindu behar dira, eta Tolosako Xirimirin eta Amasa-Villabonako Iratzarren zein Amasa kafetegian erosi daitezke txartelak.  


Korrika asteburuan pasa zen Tolosaldetik, baina oraindik ere bada euskararen aldeko arrrastoa jarraitzeko aukera, bihar eta etzi Korrika Txikiak egingo baitituzte; bihar Zizurkil eta Villabonan 15:00etan, eta etzi, Larraul eta Asteasun 15:15ean, batetik, eta Amezketan, bestetik. 15:00etan abiatuko dira plazatik eta ondoren, eskolan horma irudi bat margotuko dute eta dantza egingo dute.

Erlazionatuak

Korrikak ez du etenik

Ataria 2015 mar 23

Zerkausia, euskararen eta kulturaren lapiko

Itzea Urkizu Arsuaga 2015 mar 19 Tolosa

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!