Korrikaren Tolosaldeko aurkezpen soziala egin dute Tolosako Lizardi elkartean, eta eskualdeko Korrika batzordeak bi euskaltzaleri omenaldia egingo diela azaldu dute. «Iaz joan zitzaizkigun bi euskaltzale, Inazio Agirre eta Aitziber Sarasola. Beraien oroimenak lagun gaitzan aurrera egiteko», esan du Joan Mari Urruzolak. Inazio Agirreren familiari lore sorta bat emango zaio Lizardi elkartearen parean eta lekukoa hartuko dute. Aitziber Sarasolaren familiari ere lore sorta eman eta lekukoa hartuko dute, Tolosako Bentaundi auzoan. Sarasola AEK-ko irakaslea izan zen Txantrean (Iruñean) eta Nafarroako AEKren koordinatzailea izan zen.
Urruzolak 19. Korrikaren mezua «oso argia» dela azaldu du: «Guk pentsatzen dugu herri hau euskaldundu dezakegula. Euskal Herria euskalduntzeko nahia badaukagu, badaukagu ahalmena. Ahalmen hori batzen badugu beste guztien ahalmenarekin, nahia izatetik benetako ahalmen bat izatera pasatzen da. Horretarako ezinbestekoa da elkarlana eta auzolana. Korrika horren adibide da». Auzolanaz gain konpromisoa behar dela esan du: «Bakoitzaren konpromisoa, eta erakundeak behartu konpromisoak hartzeko. Bi gauza horiekin, auzolana eta konpromisoarekin lortu dezakegu Euskal Herria euskalduntzea, Euskal Herria izatea euskararen herria. Joko hori baliatuz Euskahaldun! da aurtengo leloa».
Aurkezpenean Amaia Goikoetxea Korrikaren Tolosaldeko koordinatzaileak herrietan antolatu diren ekitaldien errepasoa egin du, gogora ekarriz hainbat ekitaldi egin direla, eta oraindik asko falta direla, tartean Korrika Txikiak eta Korrika igarotzen den egunetakoak.
Eli Trojaola AEKren irakasleak ibilbidearen berri eman du, eta aspaldi Korrika igaro ez den zenbait herrietatik pasako dela nabarmendu du, Berastegi, Elduain, Berrobi eta Belauntza, batetik, eta Bidania-Goiatz eta Albiztur, bestetik. Horrez gain, Korrika Tolosako Alde Zaharretik pasako da lehen aldiz.
Ekitaldiak
BERASTEGI
Martxoak 18, asteazkena
15:00. Korrika Txikia eta flashmoba.
Martxoak 21, larunbata
05:30. Denok Korrikara! Ondoren, gosaria Karrapen.
IBARRA
Martxoak 18, asteazkena
Goizez. Korrika Txikia eta flashmoba Uzturpe Ikastolan.
Martxoak 20, ostirala
19:00. Korrika poteoa herriko musikariekin lagunduta plazatik abiatuta. Hauspoa elkarteak antolatuta.
Martxoak 21, larunbata
07:00. Denok Korrikara!
07:30. Gosaria Xepla elkartean. Hauspoa elkarteak antolatuta.
TOLOSA
Martxoak 13, ostirala
21:00. 11Bertsojale. Bertso afaria Lizardi elkartean, Hirukidek antolatuta. Anjel Mari Peñagarikano, Bixente Gorostidi eta Unai Muñoa, eta Twin Melody (txartelak 25 euroren truke, Lizardin eta Hirukiden).
Martxoak 17, asteartea
16:00. Lingolang proiektuaren aurkezpena kultur etxean, Tolosako Udalak eta Tolosaldea Garatzenek antolatuta.
Martxoak 21, larunbata
07:10. Denok Korrikara!
08:30. Gosaria Oargi elkartean.
10:00. SormeNETik egitasmoaren lehen ekimena. Galtzaundi Euskara Taldeak antolatutako egitasmo honen lehen saioa Korrika Kulturalarekin bat egin du. 10:00. Merkatua ezagutzeko tourra. 11:15. Tolosaldeko egitasmo baten aurkezpena: Lapikofest. 11:45. Eñaut Elorrietari elkarrizketa Tolosaldeko sortzaileek. Akustikoan joko ditu zenbait abesti. 13:00. Ipuin kontaketak, ahoz aho jaialdian parte hartuko duten hainbat pertsonen eskutik. Zerkausian eta TAKen lokalean egingo dira ekitaldi horiek.
ANOETA
Martxoak 18, asteazkena
22:00. Gu Euskahaldunak Gara dokumentala, gaztetxean.
Martxoak 21, larunbata
08:00. Denok Korrikara!
09:00. Gosaria plazan.
11:00. Haur jolasak plazan
12:00. Kantu jira, plazan elkartu eta herri osoan zehar.
14:00. Bazkaria Sarasola sagardotegian (izen ematea Itzulin eta Arkupen).
Martxoak 23, astelehena
15:30. Korrika Txikia Irurako ikastolakoekin batera, bi herriak elkartzen dituen zubian lekukoa batetik bestera pasaz (Iruratik Anoetara).
IRURA
Martxoak 13, ostirala
18:30. Gu Euskahaldunak Gara dokumentalaren proiekzioa Trinketean. Ondoren pintxo potea.
Martxoak 21, larunbata
08:15. Denok Korrikara!
11:05. Haurrentzat puzgarriak Trinketean.
14:00. Bazkaria Trinketean. Txartelak bertan salgai.
Martxoak 23, astelehena
15:30. Korrika Txikia Anoetako ikastolakoekin batera.
AMASA-VILLABONA
Martxoak 15, igandea
16:00. Mus txapelketa kultur etxean (6 euro bikoteko).
Martxoak 18, asteazkena
20:00. Bertso Trama Subijanan.
Martxoak 21, larunbata
07:45. Diana.
08:30. Denok Korrikara! Ondoren, gosaria Berdura plazan.
Arratsaldean. Triki poteoa eta kontzertua gaztetxean.
Martxoak 26, osteguna
15:00. Korrika Txikia Alkizakoekin eta Zizurkilgoekin batera, Zubimusu zubian lekukoa batetik bestera pasaz (Zizurkildik Amasa-Villabonara).
ZIZURKIL
Martxoak 21, larunbata
08:45. Denok Korrikara! Ondoren, hamaiketakoa eta plazakantu.
Martxoak 26, osteguna
15:00. Korrika Txikia Alkizakoekin eta Amasa-Villabonakoekin batera.
ALKIZA
Martxoak 26, osteguna
15:00. Korrika Txikia Zizurkilgoekin eta Amasa-Villabonakoekin batera.
LARRAUL
Martxoak 13, ostirala
19:00. BertsoKorrika saioa ostatuan. Agin Laburu, Amaia Agirre eta Unai Mendizabal.
Martxoak 27, ostirala
15:15. Korrika Txikia, Asteasukoekin, Larrauldik Asteasura jaitsiz.
ASTEASU
Martxoak 27, ostirala
15:15. Korrika Txikia, Larraulekoekin, Larrauldik Asteasura jaitsiz.
ADUNA
Martxoak 18, asteazkena
15:00. Korrika Txikia.
ALTZO
Martxoak 23, astelehena
16:00. Korrika Txikia.
ALEGIA
Martxoak 15, igandea
12:00. Korrika denda udaletxeko plazan.
Martxoak 18, asteazkena
15:00. Korrika Txikia.
Martxoak 22, igandea
21:00. Zahagiardoa.
23:20. Denok Korrikara!
IKAZTEGIETA
Martxoak 13, ostirala
16:00. Korrika denda eskolan.
19:00. Korrika denda udaletxeko beheko aretoan.
19:30. Gu Euskahaldunak Gara dokumentala udaletxean.
Martxoak 22, igandea
17:30. Haur jolasak plazan eta ondoren merendola.
19:00. Triki poteoa herriko ostatuan.
21:00. Afaria Herrigintza elkartean. Izen ematea bertan eman daiteke.
23:45. Denok Korrikara!
Martxoak 23, astelehena
14:30. Korrika Txikia.