Korrika 19 -2015-

Euskalhaldun!

Erabiltzailearen aurpegia Amaia Goikoetxea Azpeitia

Kitto. Kilometro markagailuak, plastiko laranja, petoak... dena prest. Euskahaldun uholdea bidean. Atzera zenbaketa hasi da. Ez da askorik falta; goizean goiz jaikiko gara, autoa hartu eta Berastegitik hasita Tolosaldeko korrikalariei bidea irekitzeko.

Irrikaz. Orduak aurrera egin ahala eta momentua iritsi ahala, urduritasunak erabateko zirrarari lekua egingo diolakoan. Orain arte egindako lanak behar bezalako emaitza izango duelakoan. Aurtengoan beste era batean biziko dudalakoan.

Eta Tolosaldean pasako den bi egunetan ere hainbat herritarrek ilusioz parte hartuko dutelakoan. Inguruko euskaltzaleek egiten baitute handi Korrika: bide ezberdinetatik euren ekarpena egin duten herritarrek, eragileek eta enpresek.

Tartean, eskualdean sortu diren batzordeetan gogoz aritu direnei nire eskerrik beroenak, Korrikaren besoak luzatu eta biderkatu dituztelako. AEKko kideei euren babes eta lanagatik, Korrikaz gain, urtea joan eta urtea etorri euskarazkoa den herria osatzeko egiten duten jardunagatik.

Kitto. Edo ez. Korrika igarota, lanean jarraitu beharko da lekukoak atzean utzitakoak atontzen. Eta baita aurrera begirakoak ere; egin beharreko bidea 10 egunekoa baino luzeagoa da. Lekukoa geratzearekin batera, ez ezazu euskararen alde jarduteko zeure ekina gelditu. Ahal duzu, ahaldun zara, euskahaldun!

Erlazionatuak

Azkeneko Korrika txikiak egin dituzte

Tolosaldeko Ataria 2015 mar 27 Tolosaldea

Bidania-Goiaztik Ikaztegietara

Tolosaldeko Ataria 2015 mar 24 Tolosaldea

Korrikak ez du etenik

Tolosaldeko Ataria 2015 mar 23 Tolosaldea

Lekuko guztiak, iruditan

Tolosaldeko Ataria 2015 mar 21 Tolosaldea

"Egun hunkigarria da guretzako"

Tolosaldeko Ataria 2015 mar 21 Tolosa

Zerkausia, euskararen eta kulturaren lapiko

Itzea Urkizu Arsuaga 2015 mar 19 Tolosa

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!