Korrika 19 -2015-

Korrikak ez du etenik

Tolosaldeko Ataria

Korrika Txikiak egin dituzte Ikaztegieta eta Altzon. Anoeta eta Iruran, berriz, eguraldi txarragatik bertan behera geratu dira, baina ekitaldiak egin dituzte Ikastoletan.

Korrika pasa da asteburuan eskualdetik, baina sortzen duen ikusmirak ez du etenik oraindik eskualdean. Izan ere, hainbat herritan Korrika Txikiak ospatu dituzte.

Ikaztegieta eta Altzon esaterako, euriari aurre egin diete txikienek, eskolatik irten eta plazan amaitu dute bi kasuetan.

Anoeta eta Irurako Ikastolek elkarlanean antolatzen duten Korrika Txikia, berriz, bertan behera geratu da. Horren ordez, Korrikaren inguruko ekitaldi bereziak egin dituzte. Iruran, mural bat prestatu dute Korrikaren alde, eta horrez gain, TOLOSALDEKO ATARIA-k larunbateko irudiekin egindako bideoa ikusi dute guztiek batera. Anoetan, berriz, Korrikaren inguruan sortutako lehiaketaren irabazleak saritu dituzte.

Erlazionatuak

Azkeneko Korrika txikiak egin dituzte

Tolosaldeko Ataria 2015 mar 27 Tolosaldea

Bidania-Goiaztik Ikaztegietara

Tolosaldeko Ataria 2015 mar 24 Tolosaldea

Lekuko guztiak, iruditan

Tolosaldeko Ataria 2015 mar 21 Tolosaldea

"Egun hunkigarria da guretzako"

Tolosaldeko Ataria 2015 mar 21 Tolosa

Zerkausia, euskararen eta kulturaren lapiko

Itzea Urkizu Arsuaga 2015 mar 19 Tolosa

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!