Korrika 19 -2015-

Aitziber Sarasolak Korrika 19ren omenaldia jaso du Aldaba Txikin

Ataria 2015eko martxoaren 23a

2014ko abenduaren 21ean zendu zen Aitziber Sarasola. Euskalgintzan ibilbide luzea egin zuen eta Nafarroako AEKn ardurak izan zituen. Bere jaiotetxearen alboan, Aldaba Txikin, bere senide eta lagunek hartu zuten lekukoa bart gauean. Familiakoek lore sorta bat ere jaso zuten AEKko arduradunen eskutik, omenaldi gisara. 

Txantrean aurreko igandean egin zitzaion omenaldia eta atzo aireratu zituzten bere errautsak. Aitziber Sarasola betirako agurtzeko modua izan zuten senideek hainbeste bizi izan zuen euskararen aldeko lasterketan parte hartuta.

Erlazionatuak

Korrikak ez du etenik

Ataria 2015 mar 23

Zerkausia, euskararen eta kulturaren lapiko

Itzea Urkizu Arsuaga 2015 mar 19 Tolosa

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!