Korrika 19 -2015-

Urepeletik Bilborainoko mezua, eskualdeko eskuetan

Itzea Urkizu Arsuaga 2015eko martxoaren 21a

Nafarroa eta Gipuzkoa bereizten dituen mugatik sartu da, Korrikako lekukoa, Tolosaldera; eskuz esku, Adunan irten da, eskualdetik, euskahaldun guztientzako gordetako mezua.

05:00ak, euria eta hotza. Aitzakia guztiak ohearen gozoan geratzeko. Aitzakiarik ez da, ordea, euskahaldunen gogoetan, eta gauerdiari eta egunsentiari agur egin diote, gaur, Tolosaldeko milaka herritarrek, sekula baino euskahaldunago.

Hemeretzigarren Korrikak esnatu du eskualdea, eskuz esku, orpoz orpoz, lekukoz lekuko. Inazio Agirre zenduari keinu txikia egin diote Tolosako Kale Nagusian, eta kilometro hori bezain bereziak izan dira gainerako guztiak ere.

Gaur esnatu bezala, bihar eguna agurtzeko iritsiko da, berriro, euskahaldunen martxa Tolosaldera. Bidania-Goiatzen sartu, eta ikaztegietarrek egingo diote adio lasterketari, Bilbora bidean.

Erlazionatuak

Korrikak ez du etenik

Ataria 2015 mar 23

Zerkausia, euskararen eta kulturaren lapiko

Itzea Urkizu Arsuaga 2015 mar 19 Tolosa

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!