Sanfilippo gaitzaren aurkako borrokan, Joxemari Olasagastiren marka saiakera

Asier Imaz 2014ko maiatzaren 28a

Inork egin ez duen lana egin nahi du Joxemari Olasagasti aizkolariak ekainaren 14an, larunbatez. Marka saiakera handia izango da, 20 oinbiko mozten saiatuko baita 55 urteko aizkolaria. Etxean 17 moztera iritsi dela onartu du, baina 20 Tolosako zezen plazan moztuko ditu lehen aldiz. Sarrerak 15 euroan jarri dituzte salgai, Tolosako Kantabriko tabernan, eta egunean bertan zezen-plazan, 11:00etatik aurrera. Marka saiakera arratsaldean izango da, 18:30ean.

Oier Iribarren ibartarraren gelako gurasoek lanean jarraitzen dute Stop Sanfilippo fundazioaren alde dirua biltzen. "Oierren gaitza oso azkar garatzen doa, eta horregatik antolatu ditugu ekimen ugari denbora oso tarte txikian. Guztion laguntza beharrezkoa izango da gaitzari konponbidea bilatzeko lan honetan", azaldu dute haurraren guraso eta gertukoek. 

Gaur eguerdian Kantabriko Tabernan aurkeztu duten marka saiakera borroka horretan kokatu dute, eta Joxemari Olasagastiri eskerrak eman nahi izan dizkie, "xoxik irabazi gabe" laguntza handia eman duelako. Igeldoarra ere gustura azaldu da, bere ekarpena egiteko aukera izateagatik. Marka saiakeraren inguruan, bi ordutik bukatzen saiatuko dela esan du.

Erlazionatuak

Gutuna: Eskerrik asko

Ataria 2014 eka 18 Ibarra

Eskerrik asko!

Hauspoa kultur elkartea 2014 mai 06 Ibarra

Sanfilippori stop

Ainhoa Oiartzabal 2014 mar 30 Tolosaldea

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!