Eskualdea korrika zeharkatuko dute Sanfilippo duen Oierren alde

Tolosaldeko Ataria

Maiatzaren 3an, 05:00etan irtenda, Tolosaldeko 28 herriak korrika zeharkatuko dituzte Luis Lasa eta Juan Zubia ibartarrek.

Bi korrikalariek ibilbide luzeetan esperientzia handia dute eta aurreikuspenen arabera 14 ordu beharko dituzte 28 herrietatik pasatzeko.

Ekimenaren helburua Sanfilippo gaitza duen Ibarrako Oier haurrari laguntzea da, izan ere, gaitza sendaezina da oraingoz, eta ikerketak egin behar dira. Entsegu klinikoa egiteko 3 milioi euro behar dituzte, eta oraingoz 725.000 euro bildu dituzte Stop Sanfilippo elkartean.

Ibarrako Udaletik eta Hauspoa kultur taldetik herritarrak animatu nahi dituzte ekimenean laguntzeko, bai zatiren batean korri eginaz, edota baita beste edozein modutara ere. Leire Agirrezabala mendi lasterkariak eta beste kirolari batzuek ere zatiren batean parte hartuko dutela baieztatu dute oraingoz.

Erlazionatuak

Gutuna: Eskerrik asko

Tolosaldeko Ataria 2014 eka 18 Ibarra

Hogeiak bai, bi ordutik behera ez

Tolosaldeko Ataria 2014 eka 14 Tolosa

Eskerrik asko!

Hauspoa kultur elkartea 2014 mai 06 Ibarra

Oier Iribarrenek zure laguntza behar du

Tolosaldeko Ataria 2014 mar 27 Ibarra

Sanfilippori stop

Ainhoa Oiartzabal 2014 mar 30 Tolosaldea

Sanfilippo duen Oier Iribarreni lagunduz

Tolosaldeko Ataria 2014 ots 10 Ibarra   Tolosa

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!