Eskerrik asko!

Hauspoa kultur elkartea 2014ko maiatzaren 6a

Eskerrik asko Ibarra eta Tolosalde osoa. Pasa den larunbatean Sanfilippo gaixotasunari aurre egiteko antolatu genuen “Tolosaldea herriz herri, elkartasuna Oierri" ekimena arrakastatsua izan zen.

Eta arrakastatsua izan zen laguntzeko prest egon zen elkarte zein pertsonei esker. Asko eta asko izan zineten, baina ez ditugu aipatu gabe utzi nahi DYA eta Ibarrako Langostino Motor Elkartekoak hauek ibili bai ziren Juan Zubia eta Luis Lasaren ondoan ibilbide guztian.


Diru bilketa amaitzeko dago oraindik, maiatzaren 10a arte epea zabalik dago ekimen honen barruan bere ekarpena eman nahi duenarentzat kontu korronte honetan:
3035 0156 89 1410022109. Orduan argitara emango dugu bildutako kopurua, baina aipatu nahi dugu atzo arte 5.000 eurotik gora jada bilduta daukagula.

Benetan herri solidarioa garela bikain adierazi dugu.

Berriro ere eskerrik asko eskualde osoari.

Hauspoa kultur elkartea

Erlazionatuak

Gutuna: Eskerrik asko

Ataria 2014 eka 18 Ibarra

Sanfilippori stop

Ainhoa Oiartzabal 2014 mar 30 Tolosaldea

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!