Sanfilippo gaitza duen Oierren aldeko partida, igandean

Tolosaldeko Ataria

Igandean Tolosa CF eta Oreretako Touring KE taldeen arteko partida egongo da Berazubin, eta ateratzen duten dirua Ibarrako Oier laguntzera bideratuko dute. Hau da, STOP Sanfilippo elkartera.

Ibarrako Oier Iribarren haurrak Sanfilippo gaitza du, eta eskualdean ekimen ugari egiten ari dira dirua biltzeko. Izan ere, Stop Sanfilippo elkartearen bidez 3 milioi euro bildu behar dituzte entsegu kliniko bat egin eta gaitzari aurre egiten saiatzeko.

Ekitaldietako bat asteburu honetan izango da: Oreretako Touring KE eta Tolosa CFren arteko partida. Berazubin izango da lehia 16:30etik aurrera, eta sarrera jarri ordez, sartzerakoan kutxa bat jarriko dute, eta bertan borondatea utzi ahal izango da.

Partida Laskorain ikastolako guraso talde baten eta Tolosa CFren elkarlanari esker antolatu dute.

Erlazionatuak

Gutuna: Eskerrik asko

Tolosaldeko Ataria 2014 eka 18 Ibarra

Hogeiak bai, bi ordutik behera ez

Tolosaldeko Ataria 2014 eka 14 Tolosa

Eskerrik asko!

Hauspoa kultur elkartea 2014 mai 06 Ibarra

Oier Iribarrenek zure laguntza behar du

Tolosaldeko Ataria 2014 mar 27 Ibarra

Sanfilippori stop

Ainhoa Oiartzabal 2014 mar 30 Tolosaldea

Sanfilippo duen Oier Iribarreni lagunduz

Tolosaldeko Ataria 2014 ots 10 Ibarra   Tolosa

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!