Gutuna: Eskerrik asko

Tolosaldeko Ataria 2014ko eka. 18a, 16:46
6 hilabete igaro dira nire seme Oierrek duen gaixotasun larri eta krudelaren berri eman genizuenetik. Naturak hala erabaki zuen eta Oierrentzat, ez zion aukerarik txikiena ere eman bere amak mundu honetara ekarri zuenetik.

Lerro hauek irakurtzen (entzuten) ari zareten gehientsuenok badakizuen bezala, aukera txiki bat (eta nik uste dut bakarra), duela zenbait hilabete sortu zen, Abeona Therapeutics-en eskutik, eta duela zenbait urtez geroztik Stop Sanfilippo egiten ari den lan handiari esker. Baina, orduko hartan, gainditu behar genuen lehen oztopo handia 3 milioi eurokoa zen. Aldapa izugarria tontorrera iritsi ahal izateko; zenbait gurasok, bizkarrean sanfilippodun seme-alabak hartuta, abiatu ginen mendi tontorrera, erlojuaren kontra. Bagenekien, ordea, aldapa horiei aurre egiteko, laguntza eskatu beharko geniola, gailurrerako bidea gure aldamenean egin nahi zuen edonori.
Hala ere, nik garai hartan, ez nuen hurbiletik pentsatzen ere, laguntza-eskaera hura gaur egun den honetan bihurtuko zenik: gailurrera bidean, ilundu aurretik, laguntzen digun jende-uholdea. Herriko jendea, bai, herriko jendea aldi baterako bere arazoak bazterrean utzi eta guri laguntzera gerturatzen dena. Hori da lagundu digun jendea eta haiei esker gainditu ahal izan dugu, lan ikaragarria eginez, denok elkarrekin, lehenengo aldapa handia: milioi bat euro!
Mila esker aldapan gora, tontorrera bidean, aldamenean laguntzen diguzuen guztioi. Jakin ezazue, mendi izugarri honen gailurrera bidean Oierri eta beste haurrei laguntzen jarraitu edo hasi nahi duzuen guzioi, betiko esker oneko izango garela. Haur hauek ezin dizuete esker onik hitzez adierazi, baina irribarre soil batekin eskertuko dizuete dena.
Gutun honekin, Oierren familiak bihotzez eskerrak eman nahi dizkie aurpegi, ahots, iritzi, ama, aita, haur, lagun, adiskide, enpresa, denda, sagardotegi, kirolari eta kirol-elkarte, udaletxe, prentsa, komunikabide, jatetxe, ikastola, taberna, ezezagun... guzti-guztiei. Eta Gipuzkoako gizarte osoari, eta bereziki Tolosaldekoari, Goierrikoari eta Nafarrokoari. Eta batez ere, Laskorain ikastolari, gure aldamenean zaudeten guraso guztiei eta zuri, Idoia.
Zuek gabe hau guztia ez zen posible izango. Espero dezagun denok elkarrekin tontorrera iritsiko garela.
Mila esker bihotzez
Kepa Iribarren, Oierren aita

Erlazionatuak

Hogeiak bai, bi ordutik behera ez

Tolosaldeko Ataria 2014 eka 14 Tolosa

Eskerrik asko!

Hauspoa kultur elkartea 2014 mai 06 Ibarra

Oier Iribarrenek zure laguntza behar du

Tolosaldeko Ataria 2014 mar 27 Ibarra

Sanfilippori stop

Ainhoa Oiartzabal 2014 mar 30 Tolosaldea

Sanfilippo duen Oier Iribarreni lagunduz

Tolosaldeko Ataria 2014 ots 10 Ibarra   Tolosa

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!