Alegiako eskolan ere mugikor zaharrak biltzen hasi dira Oierren alde

Tolosaldeko Ataria

Alegiako San Juan eskolan ere telefono mugikor zaharrak biltzen hasi dira Sanfilippo gaitza duen Oier laguntzeko.

Ibarrako Oier haurrak Sanfilippo gaixotasuna dauka eta entsegu kliniko bat egiteko laguntza eskatu dute bere gurasoek. Deialdiari jarraituz eskualdean ekimen ugari jarri dira martxan, eta horietako bat telefono mugikor zaharrak biltzearena da. Orain arte Tolosako Laskorain ikastolan utzi ahal ziren telefonoak, baina orain Alegiako San Juan eskolan ere bilduko dituzte.

Bildutako mugikorrak hauek biltzen lan egiten duten enpresa bati salduko dizkiote, eta diru hori Sanfilippo gaitzaren inguruan ikerketa egitera bideratuko dute.

Erlazionatuak

Gutuna: Eskerrik asko

Tolosaldeko Ataria 2014 eka 18 Ibarra

Hogeiak bai, bi ordutik behera ez

Tolosaldeko Ataria 2014 eka 14 Tolosa

Eskerrik asko!

Hauspoa kultur elkartea 2014 mai 06 Ibarra

Oier Iribarrenek zure laguntza behar du

Tolosaldeko Ataria 2014 mar 27 Ibarra

Sanfilippori stop

Ainhoa Oiartzabal 2014 mar 30 Tolosaldea

Sanfilippo duen Oier Iribarreni lagunduz

Tolosaldeko Ataria 2014 ots 10 Ibarra   Tolosa

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!