530.000 euro jaso dituzte orain arte Sanfilipporen entsegu klinikoa egiteko

Tolosaldeko Ataria

Eguzkitza sagardotegian egin zuten afaria
Stop Sanfilippo elkartean 530.000 euro jaso dituzte gaitzaren entsegu klinikoa egiteko. Tolosaldean ere badago gaixotasuna duen haur bat, Ibarrako Oier, eta horregatik hemen ere ekimen asko egiten ari dira dirua biltzeko.

Asko dira eskualdean Oierri laguntzeko dirua biltzen ari direnak. Azkena Ibarrako parrokia izan da. Urtero bertako abesbatza kantari ateratzen da Agate Deuna bezperan, eta aurten biltzen duten dirua fundaziora bidaliko dute, era berean, igandean, hilak 2, mezan biltzen duten guztia ere Oierri laguntzeko erabiliko dute.

Ibarrakoa dena den, ez da eskualeko ekimen bakarra, pasa den ostiralean Eguzkitza sagardotegian 150 lagunentzkao afaria egin zuten dirua biltzeko, eta sagardotegia bete egin zen. Era berean, Alegiako San Juan eskolan eta Tolosako Laskorain ikastolan telefono mugikor zaharrak ari dira biltzen. Telefono horiek horrelako gaiuak biltzen lan egiten duen enpresa bati salduko dizkiote, eta diru hori bideratuko dute Stop Sanfilippo elkartera.

Orain arte 530.000 euro bildu dituzte, eta 3 milioi euro behar dituzte entsegu kliniko bat egin ahal izateko.

Erlazionatuak

Gutuna: Eskerrik asko

Tolosaldeko Ataria 2014 eka 18 Ibarra

Hogeiak bai, bi ordutik behera ez

Tolosaldeko Ataria 2014 eka 14 Tolosa

Eskerrik asko!

Hauspoa kultur elkartea 2014 mai 06 Ibarra

Oier Iribarrenek zure laguntza behar du

Tolosaldeko Ataria 2014 mar 27 Ibarra

Sanfilippori stop

Ainhoa Oiartzabal 2014 mar 30 Tolosaldea

Sanfilippo duen Oier Iribarreni lagunduz

Tolosaldeko Ataria 2014 ots 10 Ibarra   Tolosa

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!