Hogeiak bai, bi ordutik behera ez

Ataria 2014ko ekainaren 14a

Joxe Mari Olasagastik erakustaldia eman du Tolosako zezen plazan, Stop Sanfilippo fundazioaren alde. 20 oinbiko moztu ditu, 2:09:15-eko denboran. Bi ordutik jaistea lortu ez arren, pozik zegoen igeldoarra.

"20 oinbiko ebakitzea zer den ez dakienak, jakin dadila oso gogorra dela". Horixe esan du Joxe Mari Olasagastik lana amaitu bezain pronto. "Pena izan da, hankek alde egiten zidaten eta beldur nintzen. Banuen gehiago ematerik, baina beldurrak ez zidan uzten", esan du. 

Errekuperatzeko, "jan eta edan ona" egingo duela esan du. Horrez gain, bihar itsasoan buelta batzuk emango dituela ere jakinarazi du. 

Erlazionatuak

Gutuna: Eskerrik asko

Ataria 2014 eka 18 Ibarra

Eskerrik asko!

Hauspoa kultur elkartea 2014 mai 06 Ibarra

Sanfilippori stop

Ainhoa Oiartzabal 2014 mar 30 Tolosaldea

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!