Udaberri dantza taldea, Elene Arandia, Poxpolo eta konpainia, eta baita Zirko Italiarra ere. Guztiak eta gonbidatu gehiago izango dira Oier, lortuko dugu festan. Tolosako zezen plaza bete nahi dute antolatzaileek, eta helburua gaixotasunaren aurka lanean dabilen Stop Sanfilippo laguntzea da. Horretarako erabiliko dute ekainaren 22an bilduko den diru guztia. Jaialdia 20:30ean hasiko da, baina goizez, Zumardiandin, beste ekimen bat ere egongo da. Oier Iribarrenen gelakide baten gurasoak arku erakustaldia eskainiko du.