Tolosaldeko Ahotsa

Tolosaldeko osasun zerbitzua hizpide, Legebiltzarrean

Ataria 2014ko urtarrilaren 30a
Solasaldiaren tartean Rebeka Ubera EH Bilduko legebiltzarkidea izan da, eta koalizioak Tolosako osasun arreta publikoren gaiaren kezkatuta dagoela esan du. Hori dela eta hiru ekimen jarriko dituzte abian Legebiltzarrean.

EH Bilduk hiru ekimen aurkeztu ditu Gasteizko Legebiltzarrean, Tolosaldeko osasun arreta publikoaren gaia «sakonki jorratzeko», Osasun Sailak arreta emateko Inviza enpresarekin duen hitzarmena aztertu, eta horren balorazioa irakurri ondoren. Irratiko Solasaldiaren tartean izan da Rebeka Ubera legebiltzarkidea eta, besteren artean,  Osasun sailak osasun sistema publikoak dituen baliabideak husteko eta zerbitzu publikoak desmantelatzeko duen jarrera agerian geratu dela esan du.

Ekimenei dagokionez, Tolosaldeko osasun arretaren gaia jorratzeko, batetik, Inviza enpresarekin hitzarmena sinatu aurretik, erabakia hartzeko Osakidetzak egin zituen azterketak eskatuko ditu EH Bilduk. Bestetik, Asuncion Klinikaren kudeaketarako aurreko hitzarmena ebaluatzeko txostena azaltzeko, kontratazio zuzendariaren agerraldia eskatuko du. Eta azkenik, osoko bilkuran, Osasun sailburuari bultzatu asmo duen osasun arreta publikoaz galdetuko dio.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!