TOPAko kideak, sinadurak biltzen

Ataria 2014ko apirilaren 5a

Tolosaldea Osasun Publikoaren Alde koordinakundeko kideak Tolosako Trianguloan egon dira larunbat goizean. Udara bitarte mahai bat jarriko dute larunbatero, osasun publikoaren alde egingo duen lan mahai bat osatzearen aldeko sinadurak biltzeko.

Era berean, materiala salduko dute larunbatero Trianguloan, eta informazioa ere banatuko dute.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!