Intxurre Pelota Elkartea

2009an eratu zen Alegiako Intxurre, Altzoko Elordi eta Ikaztegietako Herrigintza Pelota Elkarteak batu zirenean. Alegia, Altzo eta Ikaztegietako Udalen laguntza jasotzen du. Mutil eta neskak ari dira bertan, eskuz eta palaz Arduraduna: Jose Luis Zabala. Tlf: 629409838. Monitoreak: Gorka Altuna, Unai Altuna, Iñaki Artola eta Alex Santxez

2014(e)tik partaide / 134 post
Irazustabarrena eta Petitek ezin

2015 ots 28

Jokoa batu beharra zaukaten Zubizarreta eta Erauskini irabazteko, eta ez zuten egin. Soroa Txapelketako finala jokatzeko aukera hortik eta aurkariek batutako jokotik egin die iges.
Aratz Irazustabarrena bihar Soroa Txapelketan

2015 ots 27

Salaberri eskuetatik ondo ez dagoela-eta, Aratz Irazustabarrena alegiarrak jokatuko du bihar Petiterekin Zubizarreta eta Erauskin berrobiarraren aurka Migel Soroa Txapelketako lehen semifinala.
Pilota hautaketa Inauterietarako 2

2015 ots 13

Pilota hautaketa Inauterietarako 1

2015 ots 13

Bihar amaituko da XIII. Gabonetako Topaketa

2014 abe 29

Alegiako Elorri frontoian egingo da amiera ekitaldia, bihar, abenduak 30, arratsaldeko 4etan hasita. Bost pilota partidu jokatuko dira lehenik eta, bukatzeko, sari banaketa eta merienda.
Emakume Pilotari. Finalak bihar

2014 abe 26

XIII.Pilota Topaketa. Bikoteak eta egutegia

2014 abe 22

Eginak daude Gabonetako Topaketako bikoteak eta zehaztu da egutegia: abenduaren 26an eta 27an egingo dira sailkapen jokoak eta abenduaren 30ean azken ekitaldia.
Ia-ian, baina txapelik ez

2014 abe 21

Añorgan 8-22 galdu zuen Aratz Irazustabarrenak ostiralean, eta Tolosan, atzo, 29-30 Maite Tolosak eta Irantzu Zubeldiak. Ezin izan da oraingoan.
Gipuzkoako Pala Txapelketako finalak Beotibarren

2014 abe 19

Gipuzkoako Elkarte arteko Emakumeen Pala Txapelketako finala jokatuko dute bihar Tolosako Beotibar pilotalekuan, arratsaldeko 17:00etan, Zizurkilgo Zitotza eta Intxurreko neska gazteek.
Bi final, hiru txapel jokoan

2014 abe 16

Aratz Irazustabarrenak ostiralean Añorgan eta Maite Tolosa eta Irantzu Zubeldiak larunbatean Tolosan jokatuko dituzte Gipuzkoako Txapelketako finalak, hark eskuz buruz buru eta hauek palaz.
Irazustabarrena, Zubeldia eta Tolosa, finalera

2014 abe 14

Arruti-Aizpitarte Zizurkilgo Txapelketako finalera

2014 abe 10

Gure neska mutilek partidu erabakiorrak dituzte asteburu honetan. Nabarmenena Arruti adunarrak eta Aizpitarte altzotarrak Zizurkilen jokatuko duten finala, kadete mailan, baina badira gehiago.