Emakume Pilotari. Finalak bihar

Erabiltzailearen aurpegia Intxurre Pelota Elkartea 2014ko abenduaren 26a

Hernanin jokatuko dira Emakume Pilotari txapelketako finalak, Hernanin, 17:30etan.

Gipuzkoa mailan jokatzen den txapelketa garrantzitsuena da. Gipuoako Pilota Federazioak antolatzen du eta lurraldeko pilotari onenak hartzen dute parte, Aurten, Intxurrekorik tartean ez bada ere (gertu ibili gara Senperena eta Muruarekin baina ...), eskualdeko 4 pilotari heldu dira finaletara: Maiza zizurkildarra, Gutierrez irurarra, Garmendia baliandar alegiartua eta Mendizabal anoetarra. Goi mailako partidak izango dira; gomazko paleta atsegin duenak aukera bikaina du.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!