Aratz Irazustabarrena bihar Soroa Txapelketan

Erabiltzailearen aurpegia Intxurre Pelota Elkartea 2015eko otsailaren 27a

Salaberri eskuetatik ondo ez dagoela-eta, Aratz Irazustabarrena alegiarrak jokatuko du bihar Petiterekin Zubizarreta eta Erauskin berrobiarraren aurka Migel Soroa Txapelketako lehen semifinala.

Arratsaldeko 4:30etan hasiko da jaialdia Tolosako Beotibar pilotalekuan. Jubenil mailako partida honek emango die hasiera II.Migel Soroa honetako finalerdiei; 21 urtez azpioek eta nagusiek jokoatuko dute gero. Aratzek oso aukera polita dauka berezkoa duen talentua erakusteko. Lehen aldia izango da Petiterekin, aurrelari bixi-bixia berau, jokatzen duela, eta ikusi egin beharko da nola konpontzen diren. Bikotea egin eta jokoa batzen asmatzen badute, aurkarien maila ezagututa, partida ederra ikusteko aukera izango dugu.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!