Naroa Olano eta Sara Agirre EHko finalean

Erabiltzailearen aurpegia Intxurre Pelota Elkartea 2015eko martxoaren 6a

Naroa Olano eta Sara Agirre altzotarrek Euskal Herriko Ligako finala jokatuko dute bihar Sestaon, paletan, kadete mailan. Partida goizeko hamaika eta erdietan hasiko da.

 

Intxurreko paletako kadeteek Euskal Herriko Ligako finalqa jokatuko dute bihar goizean, 11:30etan, liga fasean lehen postuan amaitu eta gero. Ainhoa Ontsalo alegitarra, Naroa Olano eta Sara Agirre aritu dira jokatzen liga fasean, baina finala bik bakarri jokatzea daukatenez azken biei eman zaie horren ardura. Etxarriarrak (Gure Herria Pilota Elkartea) izango dituzte aurkari eta oso partida estua izango da ziurrenera ere. Ligan Ontsalo eta Agirrek jokatu zuten horien aurka, eta 30-28 irabaztea lortu zuten ia ordubetera luzatu zen partidan.

Lorpen handia da finalera heltzera. Gozatzea horetaz eta, ahal bada, irabaztea tokatzen da orain. Egiten dutena egiten dutela, zorionak aurretik. Neskek poz handiak ematen jarraitzen ari zaizkigu urtez urte Intxurren.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!