Bi final, hiru txapel jokoan

Aratz Irazustabarrenak ostiralean Añorgan eta Maite Tolosa eta Irantzu Zubeldiak larunbatean Tolosan jokatuko dituzte Gipuzkoako Txapelketako finalak, hark eskuz buruz buru eta hauek palaz.

 Gipuzkoako Elkartearteko Txapelketako bi finaletan izango ditugu Intxurreko ordezkariak, jubenil mailan biak.

Irazustabarrenak, Aizpuru, Andoaingo Gazteleku Elkarteko ordezkaria, izango du aurkaria. Sakea, pelota bi eskuekin asko luzatzeko gaitasuna eta dejada azkarra dira Aizpururen arma nagusiak; manomanista on-ona da. Aratzek ere baditu gaitasun horiek eta, Amezketan joan den asteburuan erakutsi zuen grina ateatzen badu, izango ditu, nola ez, bere aukerak. Buruak aginduko du. Añorgan dute hitzordua, ostiralean, arratsaldeko 19:30etan.

Maite Tolosa eta Irantzu Zubeldiak, berriz, larunbatean arratsaldeko 17:00etan dute hitzordua, Tolosako Beotibarren. Emakume Pilotari Txapelketako bi finalerdien tartean (2. eta 1. mailako finalerdi bana) jokatuo dute eta Zizurkilgo Ziotza Elkarteko San Sebastian-Lakuntza izango dituzte aurrez aurre. Partida parekatua eta gogorra espero dugu.

Tolosako jaialdi honetan ariko da Mari Murua ere. Ariane Arrieta izango du laguna atzean. Aurrez aurre, berriz, Maider Mendizabal anoetarra eta Perez hernaniarra. Maider da mailako pilotari onena; bikotea egin beharko dute irabazi nahi badute.

 

Eta aze albistea eman digutena gaur: Iñaki Artola-Jon Ander Albisu! Zeinek esango zian orain bost hilabete Iñaki! Gozatu momentua, eta ekarri ekarri beharrekoa, ze etorri, berez, ez zaik ezer etorri eta ez zaik etorriko!!

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!