Ostiralean jokatu ziren aipatutako Gipuzkoako Elkartearteko bi finalaurrekoak.
Hernanin jokatu zuten, ostiralean, 21:00etan, Maite Tolosa amezketarrak eta Irantzu Zubeldia altzotarrak jubenil mailako pala txapeleketako finalerdia Tejedor-Mujika hernaniarren aurka. Hasierako urduritasunak gaindituta, Irantzuk agindu zuen partiduan eta abantaila hori askotan baliatu zuen Maitek aurrean tantoak bukatzeko. 30-16 amaitu zen partidua. Finala dute orain zain eta han San Sebatian-Lakuntza Zizurkilgo Ziotzako pilotariak. IKustekoa izango da.
Amezketan, egun eta ordu beretsuan, Aratz Irazustabarreak jokatu zuen Zazpi Iturriko Eskuderoren aurka txapelketa bereko buruz buruko finalaurrekoa. Bikain jokatu zuen Aratzek eta duen berezko talentua begi-bistan geratu zen berriro. Izugarrizko doainak ditu alegiarrak! Jokoaren alor guztietan gailendu zitzaion Eskuderori eta 22-11 irabazi zuen. Finalean zain izango du Aizpuru asteasuarra. Manomanista oso ona da Aizpuru eta ikusgarria izango da finala.
Larunbatean, bestalde, Emakume Pilotariko ligako azken partidak jokatu ziren eta erabakia geratu zen sailkapena. Intxurreko Maialen Senperenak eta Mari Muruak zituzten beren aukerak finalurrekoetara sailkatzeko: Maialenek Amaia Ariztegi lagun ez zuen lortu Garmendia-Huizi bikotea gainditzerik (12-25); Marik eta Ariane Arrietak, ordea, nahikoa erraz irabazi zieten Goikoetxea-Pagolari (25-15). Ondorioz Mari Muruak eta Ariane Arrietak jokatuko dute finalaurrekoa Perez-Mendizabalen aurka.
Arruti-Aizpitartek ezin izan dute gaur eguardian Zubizarreta-Arangurenen jokoa hobetzea lortu eta ez dute Zizurkilgo kadete mailako txapela janzterik izan. 22-13 galdu dute, baina markagailuak erakusten duena baino partidu gogorragoa izan da. Ez da konformatzekoa baina gustura egoteko moduan dira Yeray eta Enaitz egin duten txapelketarekin. Bide batez, eskerrik asko antolatzaileei egiten duten lanagatik.