Irazustabarrena eta Petitek ezin

Erabiltzailearen aurpegia Intxurre Pelota Elkartea 2015eko otsailaren 28a

Jokoa batu beharra zaukaten Zubizarreta eta Erauskini irabazteko, eta ez zuten egin. Soroa Txapelketako finala jokatzeko aukera hortik eta aurkariek batutako jokotik egin die iges.

Lehen aldia zuten Aratzek eta Petite errioxarrak elkarrekin jokzteen zutela, eta gehitxo igarri da. Petite gehiegi sartu da jokoan, batik bat boleaz, eta jokoz kanpo egon da askotan alegiarra. Halere nahikoa txukun egin du bere jokoa. Partidak ez die bere aldetik ies egin. Esan behar da Erauskin berrobiarrak oso partidu serioa egin duela, kantxa asko kubrituz ( bi tanto egin ditu berak eskuineko puntan piloota harrapatu eta gero), eta Zubizarretak, partidako onena, tanto asko amaitu dituela. Hauek bai, hauek bikotea osatu dute. 22-15 irabazi dute.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!