XIII.Pilota Topaketa. Bikoteak eta egutegia

Erabiltzailearen aurpegia Intxurre Pelota Elkartea 2014ko abenduaren 22a

Eginak daude Gabonetako Topaketako bikoteak eta zehaztu da egutegia: abenduaren 26an eta 27an egingo dira sailkapen jokoak eta abenduaren 30ean azken ekitaldia.

 

Ehun eta sei neska mutilek eman dute izena: 12 benjaminaurreko, 36 benjamin, 26 alebin, 16 infantil eta 16 kadete mailan. Partidu guztiak pilota goxoekin jokatuko dira, 12ra.

Abenduaren 26an, arratsaldeko 3:30etan juntatuko dira partaide guztiak Alagiako frontoian argazkia ateratzeko (2015eko horma egutegia egingo da argazki horrekin) eta, gero, bakoitza bere mailako partidak jokatuko diren frontoira joango da: benjaminaurrekoak eta benjaminak Alegian geratuko dira eta alebinak Altzora, infantilak Amezketara eta kadeteak Ikaztegietara joan beharko dute. Hurrengo egunean, 27an, 16:00etan hasita, ligilako azken partidak eta finalerdiak jokatuko dira.

Azken ekitaldia abenduaren 30ean jokatuko da, aurten Alegiako Elorri frontoian.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!