Bihar amaituko da XIII. Gabonetako Topaketa

Erabiltzailearen aurpegia Intxurre Pelota Elkartea 2014ko abenduaren 29a

Alegiako Elorri frontoian egingo da amiera ekitaldia, bihar, abenduak 30, arratsaldeko 4etan hasita. Bost pilota partidu jokatuko dira lehenik eta, bukatzeko, sari banaketa eta merienda.

 

Azkenean, 106 neska eta mutil aritu ziren joan den ostiralean eta larunbatean beren arteko partiduak jokatzen: 48 pilitari aritu ziren Alegian (12 benjaminaurreko eta 36 benjamin) eta 36 partidu jolatu zituzten; 26 Altzon (alebinak), 17 partidu; 16 Amezketan (infantilak), 14 partidu; eta 16 Ikaztegietan (kadeteak) eta 14 partidu baia ere.

Topaketa honek irekia eta parte harzailea izatea nahi du. Horregatik, partida laburrak (12 tantotara) eta pilota goxoekin jokatzen dute guztiek.

Amaierako partiduak, finalak, pilotari hauek jokatuko dituzte:

BENJAMINAURREKOAK: Unax Gorostiaga - Eusko Kaminos / Egoitz Agirre - Arkaitz Murua

BENJAMINAK: Naroa Galarraga - Joseba Rojas / Oihane Sarasola - Jon Zabala

ALEBINAK: Aseisa – Amets Uzkudun / Maddi Altuna – Unai Altuna

INFANTILAK: Iñaki Tolosa – Iker Zubeldia / Iker Seoane – Aitor Galartza

KADETEAK: Kepa Mendez – Iker Arandia / Mattin Lakuntza – Enaitz Aizpitarte

Bukatzeko, sariak banatuko zaizkie partaide guztiei (guztien argazkiarekin egindako horma-egutegia eta pilotarako gerrikoak), eta sari berezia finaletan jokatu dutenei. Ondoren merienda.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!