Anestesiatuta

Erabiltzailearen aurpegia Iritzia   Pasahitza

Anestesiatuta

Umetako bizipenak ondo gogoratzen ez baditut ere, irudika dezaket, adibidez, euskaraz hezi gaituztenak sehaskan bertan hasi ginela entzuten euskara maitatu behar genuela. Beharbada lo hartu orduko gurasoek kasete batean “euskara maitatu behar duzu” entzunarazten ziguten, mantra baten gisara.

Aldarriak

Erabiltzailearen aurpegia Iritzia   Pasahitza

Aldarriak

Aldarri esplizituak dira leloak, edonongoak: pankartetakoak, pegatinetakoak, pinetakoak, kamisetetakoak, eta ezin falta edozein herriko jaixetako txoznetako edalontzietakoak. Edo azken aldian modan dauden telazko poltsa beixetakoak.

Kuadrilla eguna

Erabiltzailearen aurpegia Iritzia   Pasahitza

Kuadrilla eguna

Sentsazioa dut urte osoan zehar nor bere kuadrillari lotzen duen hari ikusezin bati lotuta bizi garela gazteok. Aldiz, beren burua kuadrillarik gabekotzat dutenak ez dira ‘inor’. Eta kuadrilla egunean ere, era ikusgarriagoan, nork bere kuadrillaren labela darama kopetan.

Hitz aspertuan

Erabiltzailearen aurpegia Iritzia   Pasahitza

Hitz aspertuan

Entzuna diot idazleren bati, nobela bateko elkarrizketak idaztean, elkarrizketok hain ‘plastikozko’ itxura izan ez dezaten, komeni dela itxura batean istorioari eragiten ez dion informazioa gehitzea. Elkarrizketa hutsalak-edo.

Ahalguztiduna

Erabiltzailearen aurpegia Iritzia   Pasahitza

Ahalguztiduna

Euskaraz egiten den orok, euskaraz izateagatik bakarrik balio duela pentsatu ohi da. Egiten dugun hori euskaraz egiten dugulako bakarrik, irabazia dugu zerua, antza.

Orri zurian

Erabiltzailearen aurpegia gizartea   Pasahitza

Orri zurian

Eskolan, udaberria marrazteko eskatu diete bost urteko haurrei. Haiek korrika eta muturka margoen kutxara joan dira eta segituan hasi dira lanean: loreak, tximeletak, eguzkia eta zelaiak marraztu dituzte.

Inauterien erretratua

Erabiltzailearen aurpegia Iritzia   Pasahitza

Inauterien erretratua

Klisk, azken argazki bat atera diot aurtengo inauteriari, behetik gorako panoramikoa.

Kafe(txo)ak

Erabiltzailearen aurpegia Iritzia   Pasahitza

Kafe(txo)ak

Mundua sortu zenean, ospakizunak otorduei eman genizkien era berean gogoeta kafeei egokitu zitzaien, antza. Kafeei ondo ematen die tonu apaleko elkarrizketak, euforia eta iskanbila kutsutik urrun xamar daudenak –garagardoei egokitu zitzaizkien horiek–, eta hustuketa-funtzioa izan ohi dute, barne-korapilo usaina darie.

Patxadaz

Erabiltzailearen aurpegia Iritzia   Pasahitza

Patxadaz

Iritsi dira neguko lehenengo elurrak. Demagun errepidean ez atzera ez aurrera egokitzen zarela autobusean.

Tolosismoaz

Erabiltzailearen aurpegia Iritzia   Pasahitza

Tolosismoaz

Azken aldian, inoiz baino kontzienteago naiz Tolosako burbuila hermetikoan gertatzen ari den fenomeno bitxiaz. Zaila da hautematen, oso baita abstraktua, are, zail egingo zaizu bere presentziaz jabetzea fenomenoa distantzia batetik ikusi ezean, museoetako artelan modernoen moduan. Baina zenbat eta gehiago urrundu, orduan eta errazagoa da definitzen.