Irratia

HAZKA podkast feminista

Gertatzen direnek eta zaizkigunak sortzen digute azkura. Barruko ezinegon horri, kanpotik eta barrutik ertzetik eta zentrotik, goitik eta behetik, HAZKA egitera gatoz.
-- Ataria --
8 atal entzuteko
Nola jarri fokua, eta 'gero arte' bat
2023/06/20

Izango da urtebete proposamena jaso genuenetik. Feminismoaren ardatzean arituko zen podkast bat egiteko xaxatu gintuzten Atariako lagunek, eta, zalantzati egon baginen ere, osatu genuen mikrofono aurrean aritzeko taldea. 

Nola ulertzen den kanpoa barrutik
2023/05/23

Joana Aguado psikologoa gurekin izan dugu azken HAZKA saioan. Barrura begiratzea, kanpokoa ulertzeko. Edo, kanpokoak barruan nola eragiten digun ulertzeko?

Nola izan motor, abiaduran
2023/03/28

Seigarren Hazka dugu gaurkoa, eta automobilismoari egin diogu tartea; Alazne Apalantzak bere bizipenak kontatu dizkigu. 

Nondik hautsi kristalezko sabaia?
2023/02/28

Zientziaren ardatzean dantzan aritu gara bosgarren Hazka podkastean, eta horretarako luxuzko gonbidatua izan dugu gurean: Izaskun Zeberio Etxetxipia mediku eta ikertzailea. Hematologiako minbizian aditua da, transplantean eta linfoman, eta mediku jarduna ikerkuntzarekin uztartzen du tolosarrak; pribilegiatu sentitzen da horregatik, ikerkuntza hutsaren bidea urratzea «ez baita samurra, bereziki emakumeontzat». 

Nola erantzun minbiziari, biziminetik
2022/12/20

Aintzane Artolaren ahotsa plazerez eta miresmenez hartu dugu laugarren saioan; bularreko minbizia ahalduntzearekin gurutzatu, eta gaixotu zenean falta izan zitzaion erreferente bilakatu da tolosarra. 

Nondik apur daitekeen isiltasuna
2022/11/22

Eukene Larrartek errendimendutik bezainbeste zeharkatu nahi du txirrindularitza aktibismotik; bere jardunak sortzen dizkion azkurez eta horiei egin beharreko hazkaz aritu da gurekin.

Nondik alda daitekeen mundua
2022/10/25

Miren Egiguren bidaniarraren bizipenak izan dira intersekzionalitatearen atea zabaltzeko giltza, bigarren saioan. 

Nola heldu garen honaino
2022/10/04

Mugimendu Feministak eskualdean egindako bidea marraztu digute, lehen saioan, Silvana Ostizak eta Gotzone Ijurkok; motz geratu zaigu grabazio-tartea.

.2..