Nondik apur daitekeen isiltasuna

Erabiltzailearen aurpegia HAZKA 2022ko aza. 22a, 19:58

Eukene Larrartek errendimendutik bezainbeste zeharkatu nahi du txirrindularitza aktibismotik; bere jardunak sortzen dizkion azkurez eta horiei egin beharreko hazkaz aritu da gurekin.

Oso bat-batean iritsi zen txirrindularitzaren goi mailara, eta urteak daramatza pistan nahiz errepidean, errendimendu ona eta garaikurrak pilatzen. Eukene Larrartek, ordea, palmaresetatik harago bizi du kirola: aktibismotik.

Emakumeen txirrindularitzan aniztasun eta askatasun handia sentitzen du eta, LGTBIQ+ kolektiboko kide den heinean, inguru goxo eta eroso batean sentitzen dela azpimarratu du.

Aldi berean, ordea, hobetu beharreko hainbat esparrutan jarri du fokua. Soldata dela, lan-baldintzak direla, ikusgarritasuna dela, gorputza irakurtzeko moduak direla... Bizikleta gainetik ere, gai horietan guztietan elkartzen da faktore bat: isiltasuna. «Nire inguruko kirolarien artean hitz egiteko beldurra dago, kaleratuak izateko beldurra».

Hirugarren HAZKA kirolari eskainitako tartea izango da eta, Eukene Larrarteren hitzei gehituko dizkiegu gure gomendioak ere: Dina. Bizitza eta kirol ibilbidea liburua, La bicicleta verde filma eta Ona Carbonell igerilariari buruzko Empezar de nuevo dokumentala.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!