HAZKA podkast feminista

Nola heldu garen honaino

Erabiltzailearen aurpegia HAZKA 2022ko urriaren 4a

Mugimendu Feministak eskualdean egindako bidea marraztu digute, lehen saioan, Silvana Ostizak eta Gotzone Ijurkok; motz geratu zaigu grabazio-tartea.

Gauza batzuk gertatu egiten dira, eta listo. Ezinbestean edo halabeharrez. Eta zaila da identifikatzen, jakiten, gogoratzen, noiz begiratu zioten elkarri, aurrez aurre, berez bezala sortutako gertakizun horiek, eta gure bizitzek.

Badira gertatzen zaizkigunak ere. Guri, ‘gu’ hori osatzeagatik; gu geu gertatu izanagatik.

Silvana Ostiza eta Gotzone Ijurko bide desberdinetatik iritsi ziren feminismora, baina feminismoak egin zituen bidaide. Haiek dira gu gaur hona podkast hau argitaratzera iritsi ahal izateko bidea urratu dutenetako batzuk, eta ez zaigu modu egokiagorik otu, podkast hau beraien testigantzarekin hastea baino. Nola heldu gara honaino?

Izan ere, jabetzen zarenean, gertatzen direnak eta zaizkigunak, zaizkigunak eta direnak, elkarren ondorio edo eragile direla, orduan. Orduantxe sortzen da harra sabelean. Haren narrasak eragindako azkura, eta azal barruko ezinegon horri kanpotik eta barrutik eta ertzetik eta goitik eta behetik hazka egiten ikasteko grina.

Gaur, Hazka podkast feministan, GENEALOGIAK.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!