HAZKA podkast feminista

Nola ulertzen den kanpoa barrutik

Erabiltzailearen aurpegia HAZKA 2023ko maiatzaren 23a

Joana Aguado psikologoa gurekin izan dugu azken HAZKA saioan. Barrura begiratzea, kanpokoa ulertzeko. Edo, kanpokoak barruan nola eragiten digun ulertzeko?

Datua eskura dugu: emakume gehiagok jotzen dugu terapiara gizonek baino. Gauza askoren adierazle izan liteke hori, eta irakurketa agerikoenetik harago joaten saiatu gara Joana Aguadoren eskutik. Gaiari lotutako gomendioak ere bildu ditugu, udaberri-giroa edukiz bete nahi duenarentzat.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!