2021 abe 04 Tolosa
Egutegiari begiratuta, ez da harritzekoa garaiotan guk izenpetutako testu bat komunikabideetara helaraztea; hainbatetan egin izan ditugu azaroaren 25a bezalako egunen bueltako balorazio eta gogoetak. Nahiagoko genuke, aurten ere hala gertatu izan balitz: hausnarketan eta gure borrokan eman beharreko aurrerapausoetan zentratuta bageunde. Baina gertakari batek itzal egin die balizko balorazio guztiei.