Indarkeria Matxistaren Aurkako Eguna 2021

Indarkeria Matxistaren Kontrako Egunaren harira hainbat ekitaldi antolatu dituzte

Tolosaldeko Ataria

Saiaz Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak Indarkeria Matxistaren Kontrako Egunaren harira egitarau zabala prestatu du.

Bidania-Goiatzen eta Albizturren Indarkeria Matxistaren Kontrako Egunaren harira gaia mahai gainean jarriko dute, eta modu ezberdinean landuko dute.

Saiaz Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearekin batera, Albiztur eta Bidania-Goiazko eskolek eta Matraka Emakume Taldeak parte hartu dute, beste eragile batzuekin elkarlanean antolatuz.

Azaroak 25, osteguna.
Albiztur. Tratu onak lantzen.

Bidania-Goiatz. Maite nauenak ondo tratatzen nau lelopean kanta, eta kartulinetan eskuak margotuko dituzte emakumeen izenekin, gero arropan pin modura eramateko. 
19:00. Elkarretaratzea egingo dute frontoi aurrean, indarkeria matxistaren salatzeko. Matraka Emakume Taldeak astean zehar performancea egingo du, "hildako emakumeak oroituz".

Azaroak 27, larunbata.
Bidania-Goiatz.
18:00. Quitame la culpa liburuaren inguruko solasaldia Emagin taldeko Maider Avaristoren gidaritzapean, Txinkorta eskolan.

Azaroak 30, asteartea.
Bidania-Goiatz.
18:00. Saiaz Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak emakumeen indarkeriaren kontrako protokolo parte hartzailea egingo du Txinkorta eskolan. Farapi elkarteak gidatuta, Osakidetza, Ertzaintza eta herritarrekin.

Abenduak 14, asteartea.
Bidania-Goiatz.
18:00. Saiaz mankomunitateko emakumeen indarkeriaren kontrako protokolo parte hartzailea abokatu feministak (Irule abokatuak) eta herritarren eskutik. Farapi elkarteak gidatuta, Txinkorta eskolan.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!