Indarkeria Matxistaren Aurkako Eguna 2021

Manifestazioa deitu du Eztanda talde feministak ostegunerako

Ataria 2021eko azaroaren 22a

Iaz elkarretaratzea egin zuten plazan.
Alegiako Eztanda Feminista Taldeak Erasoen aurrean, antolakuntza feminista! lelopean manifestazioa egingo du plazatik hasita. Ostean, luntxa izango da plazan.

Alegiako Eztanda Feminista Taldeak manifestazioa eta luntxa antolatu ditu azaroaren 25erako. Ostegunean Indarkeria Matxistaren Kontrako Nazioarteko Eguna da, eta herrian mezu zuzena zabaldu nahi dute. Erasoen aurrean, antolakuntza feminista! lelopean egingo dute manifestazioa herrian barrena, 18:30ean, plazatik hasita. Manifestazioa plazan bertan bukatuko da, eta ostean, luntxa eskainiko diete manifestazioan parte hartzen dutenei.

Alegiako Udalak Eztanda talde feministaren deiarekin bat egin du, eta herritarrak bertan parte hartzera animatu nahi ditu.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!