Indarkeria Matxistaren Aurkako Eguna 2021

Adineko emakumeen aurkako genero indarkeria aztertu dute

Ataria 2021eko azaroaren 9a

Adineko Emakumea eta Genero Indarkeria foroa egin dute goizean Oneka Euskal Emakume Pentsionisten plataformak antolatuta, Tolosako udaletxean.

Pasa den urtean zen egitekoa estreinakoz foroa Tolosan, baina, bertan behera geratu zen. Bada, azkenean gaur egin dute, Tolosako udaletxeko batzar aretoan. Nerea Almazan (Matia fundazioa), Mari Luz Esteban (EHUko antropologia irakaslea), Ruth Iturbide (UPNAko gizarte langintza irakaslea), Miren Aranguren (Emagin) eta Isabel Pizarro (Itxaropenaren telefonoa) izan dira hizlariak, eta Nekane Berriotxoa Oneka plataformako bozeramailea izan da moderatzailea. Olatz Peon Tolosako alkateak ere hartu du parte foroan. Jende ugari gerturatu da Onekaren deialdira, batzar aretoa betez.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!