Astelehena, abenduak 24



Gabon eskean, Olentzero eta Mari Domingi

Zizurkil

Goizean. San Millan ikastetxeko umeak Herriguneko (Zizurkil Goiko) baserrietan abesten ibiliko dira, eta, amaieran, Olentzeroren bisita jasoko dute. Elbarrenan, berriz, Pedro Mari Otaño ikastetxeko eta Zubimusu ikastolako umeak ibiliko dira abesten. Ondoren, hamaiketakoa egingo dute Urkamendi elkartean. 17:30. Olentzero eta Mari Domingi Urkamendi aldetik jaitsiko dira, Loatzo musika eskolako musikariz lagunduta. Plazan, Bukalai dantza taldekoek dantza-saio bat egingo dute, eta Loatzo musika eskolakoek abesti batzuk joko dituzte. Ondoren, umeek Olentzero eta Mari Domingiri musu emateko aukera izango dute, plazako estalpean jarrita dagoen eszenatokian.

Gabon eskean, Olentzero eta Mari Domingi

Goizean. San Millan ikastetxeko umeak Herriguneko (Zizurkil Goiko) baserrietan abesten ibiliko dira, eta, amaieran, Olentzeroren bisita jasoko dute. Elbarrenan, berriz, Pedro Mari Otaño ikastetxeko eta Zubimusu ikastolako umeak ibiliko dira abesten. Ondoren, hamaiketakoa egingo dute Urkamendi elkartean.

17:30. Olentzero eta Mari Domingi Urkamendi aldetik jaitsiko dira, Loatzo musika eskolako musikariz lagunduta. Plazan, Bukalai dantza taldekoek dantza-saio bat egingo dute, eta Loatzo musika eskolakoek abesti batzuk joko dituzte.

Ondoren, umeek Olentzero eta Mari Domingiri musu emateko aukera izango dute, plazako estalpean jarrita dagoen eszenatokian.


Gabon eskean, Olentzero eta Mari Domingi

Aduna

Goizean, Basopeta guraso elkarteak antolatuta bi taldeetan kantari aterako dira herrian zehar. Eguerdian, Olentzero eta Mari Domingi izango dira herrian eta umeei opariak banatuko dizkiete.

Gabon eskean, Olentzero eta Mari Domingi

Goizean, Basopeta guraso elkarteak antolatuta bi taldeetan kantari aterako dira herrian zehar. Eguerdian, Olentzero eta Mari Domingi izango dira herrian eta umeei opariak banatuko dizkiete.


Gabon eskean

Alkiza

Goizean, baserriz baserri kantari aterako dira herritarrak.

Gabon eskean

Goizean, baserriz baserri kantari aterako dira herritarrak.


Gabon eskean

Leaburu-Txarama

Arratsaldean, Gabon eskean aterako dira herriko ume eta gaztetxoak.

Gabon eskean

Arratsaldean, Gabon eskean aterako dira herriko ume eta gaztetxoak.


Gabon eskean

Orexa

Arratsaldean, etxez etxe kantari, puskak biltzen.

Gabon eskean

Arratsaldean, etxez etxe kantari, puskak biltzen.


08:30

Olentzero eta Mari Domingi

Ikaztegieta

08:30. Herriko taldea, baserriz baserri eta herrian kantuan eta eskean. 18:00. Olentzero eta Mari Domingi iritsiko dira plazara umeei opariak banatzera.

Olentzero eta Mari Domingi

08:30. Herriko taldea, baserriz baserri eta herrian kantuan eta eskean.

18:00. Olentzero eta Mari Domingi iritsiko dira plazara umeei opariak banatzera.


09:00

Gabon eskea eta Olentzero

Bidania-Goiatz

09:00. Txinkorta eskolako guraso eta ikasleak abesten aterako dira, Goiatzetik abiatuz.18:30. Olentzero Goiazko plazara iritsiko da.

Gabon eskea eta Olentzero

09:00. Txinkorta eskolako guraso eta ikasleak abesten aterako dira, Goiatzetik abiatuz.
18:30. Olentzero Goiazko plazara iritsiko da.


09:00

Gabon eskean

Orendain

09:00. Plazan elkartuko dira herritarrak etxez etxe abesten joateko. Ondoren, bazkaria egingo dute Eltxo elkartean.

Gabon eskean

09:00. Plazan elkartuko dira herritarrak etxez etxe abesten joateko.
Ondoren, bazkaria egingo dute Eltxo elkartean.


09:00

Gabon eskea eta Olentzero

Hernialde

09:00. Hernialdeko Bentatik abiatuta baserriz baserri kantari aterako dira herritarrak. 18:00. Olentzero iritsiko da plazara.

Gabon eskea eta Olentzero

09:00. Hernialdeko Bentatik abiatuta baserriz baserri kantari aterako dira herritarrak.

18:00. Olentzero iritsiko da plazara.


09:00

Olentzero eta Mari Domingi

Anoeta

Goizean. Ikastolako haurrak kantatzen ariko dira herritik. Eta baita 12:30ak aldera Kukuak Kantuz taldekoek ere. 18:00. Olentzero eta Mari Domingiren etorrera. Kalejira egingo dute Solkorre eta Igarabide kaletik plazaraino. Ondoren, gozokiak banatuko dituzte haurren artean. Loatzoko ikasleak eta Anitz Dantza taldekoek hartuko dute parte ekitaldian.

Olentzero eta Mari Domingi

Goizean. Ikastolako haurrak kantatzen ariko dira herritik. Eta baita 12:30ak aldera Kukuak Kantuz taldekoek ere.

18:00. Olentzero eta Mari Domingiren etorrera. Kalejira egingo dute Solkorre eta Igarabide kaletik plazaraino. Ondoren, gozokiak banatuko dituzte haurren artean. Loatzoko ikasleak eta Anitz Dantza taldekoek hartuko dute parte ekitaldian.


09:00

Gabon eskean, Olentzero eta Mari Domingi

Berastegi

09:00. Guraso Elkarteak antolatutako gabon eskea. 15:00. Berriro ere gabon eskea, Urepele Elkarteak antolatuta. 18:15. Olentzero eta Mari Domingi plazara iritsiko dira eta herritarrek abestu, dantzatu eta bertsoak abestuko dituzte.  

Gabon eskean, Olentzero eta Mari Domingi

09:00. Guraso Elkarteak antolatutako gabon eskea.

15:00. Berriro ere gabon eskea, Urepele Elkarteak antolatuta.

18:15. Olentzero eta Mari Domingi plazara iritsiko dira eta herritarrek abestu, dantzatu eta bertsoak abestuko dituzte.

 


09:00

Gabon eskean

Abaltzisketa

Txalburu eskolako ikasle, guraso eta irakasleak kantuan aterako dira, baserriz baserri. Bazkaria egingo dute Larrunarri elkartean eta gero, arratsaldean, kantari aterako dira berriro.

Gabon eskean

Txalburu eskolako ikasle, guraso eta irakasleak kantuan aterako dira, baserriz baserri. Bazkaria egingo dute Larrunarri elkartean eta gero, arratsaldean, kantari aterako dira berriro.


09:30

Gabon eskea

Altzo

Ikasle, irakasle eta gurasoen Gabon eskeko erronda etxez etxe, Altzo Azpitik abiatuta.

Gabon eskea

Ikasle, irakasle eta gurasoen Gabon eskeko erronda etxez etxe, Altzo Azpitik abiatuta.


09:30

Gabon eskean

Amezketa

09:30. Zumadi eskolako haurrak Ugartetik aterako dira Gabon kantak abesteko. 12:00. Herriaren sarreran Olentzerorekin topo egingo dute haurrek. Gazte Taldeak antolatuta. 13:30. Haurrentzako bazkaria Zazpi Iturri elkartean. Ondoren, Olentzerok txokolatezko irudi bat banatuko die haurrei.

Gabon eskean

09:30. Zumadi eskolako haurrak Ugartetik aterako dira Gabon kantak abesteko.

12:00. Herriaren sarreran Olentzerorekin topo egingo dute haurrek. Gazte Taldeak antolatuta.

13:30. Haurrentzako bazkaria Zazpi Iturri elkartean. Ondoren, Olentzerok txokolatezko irudi bat banatuko die haurrei.


09:30

Gabon eskea eta Mari Domingi

Irura

09:30 Kalez kale Gabonetako abestiak ikastolako ikasle, irakasle eta gurasoekin. Ondoren, hamaiketakoa, plazan. 12:30. Mari Domingiren etorrera plazara erabilitako jostailuak eta Olentzeroren gutunak jasotzera. 18:00. Olentzero opariak banatzera jaitsiko da, eta jaiotza bizidunari abestuko zaio.

Gabon eskea eta Mari Domingi

09:30 Kalez kale Gabonetako abestiak ikastolako ikasle, irakasle eta gurasoekin. Ondoren, hamaiketakoa, plazan.

12:30. Mari Domingiren etorrera plazara erabilitako jostailuak eta Olentzeroren gutunak jasotzera.

18:00. Olentzero opariak banatzera jaitsiko da, eta jaiotza bizidunari abestuko zaio.


10:30

Gabon eskean, Olentzero eta Mari Domingi

Berrobi

10:30. Herriko kaleak kantuz alaitzeko jira, plazatik abiatuta. 12:00. Hamaiketako goxoa. 17:00. Begi-Urdin Gaztegunean ohiko bilketa egingo da. 18:30. Olentzero eta Mari Domingiren etorrera Berrobira: gaztetxoek egindako dantza-ongietorria eta jarraian, oparien banaketa egingo da. 19:00. Gaztaina jatea.

Gabon eskean, Olentzero eta Mari Domingi

10:30. Herriko kaleak kantuz alaitzeko jira, plazatik abiatuta.

12:00. Hamaiketako goxoa.

17:00. Begi-Urdin Gaztegunean ohiko bilketa egingo da.

18:30. Olentzero eta Mari Domingiren etorrera Berrobira: gaztetxoek egindako dantza-ongietorria eta jarraian, oparien banaketa egingo da.

19:00. Gaztaina jatea.


11:00

Gabon eskean

Alegia

11:00. San Juan eskolako ikasleak abesten kaleetan zehar.16:30. Txintxarri Abesbatza kantari ibiliko da kaleetan zehar.18:30. Olentzero eta Mari Domingiren etorrera, eskola aurretik hasita.

Gabon eskean

11:00. San Juan eskolako ikasleak abesten kaleetan zehar.
16:30. Txintxarri Abesbatza kantari ibiliko da kaleetan zehar.
18:30. Olentzero eta Mari Domingiren etorrera, eskola aurretik hasita.


12:00

Olentzero eta Mari Domingi

Frontoia, Asteasu

Olentzero eta Mari Domingiren etorrera, frontoian.

Olentzero eta Mari Domingi Frontoia

Olentzero eta Mari Domingiren etorrera, frontoian.


12:30

Eguberri kontzertua eta kalejira

Zerkausia, Tolosa

Tolosako Musika Bandak Eguberrietako kontzertua eskainiko du eta kalejira ere egingo dute.

Eguberri kontzertua eta kalejira Zerkausia

Tolosako Musika Bandak Eguberrietako kontzertua eskainiko du eta kalejira ere egingo dute.


14:30

Gabon eskean

Plaza, Elduain

Kantu jira etxez etxe plazatik abiatuta.

Gabon eskean Plaza

Kantu jira etxez etxe plazatik abiatuta.


15:00

Gabon eskea eta Olentzero

Belauntza

15:00.Herriko tabernaren inguruan bilduko dira kantuan ateratzeko 18:00. Olentzeroren etorrera eta oparien banaketa. Ondoren, merienda.

Gabon eskea eta Olentzero

15:00.Herriko tabernaren inguruan bilduko dira kantuan ateratzeko

18:00. Olentzeroren etorrera eta oparien banaketa. Ondoren, merienda.


17:30

Olentzero eta Mari Domingiren etorrera

Tolosa

Olentzero eta Mari Domingi Plaza Zaharretik abiatuko dira, eta Euskal Herria plazara joango dira eta Gazteluko arkutik pasa ostean, Zerkausian bukatuko dute ibilbidea 19:00ak aldera eta 20:00ak arte bertan egongo dira.

Olentzero eta Mari Domingiren etorrera

Olentzero eta Mari Domingi Plaza Zaharretik abiatuko dira, eta Euskal Herria plazara joango dira eta Gazteluko arkutik pasa ostean, Zerkausian bukatuko dute ibilbidea 19:00ak aldera eta 20:00ak arte bertan egongo dira.


17:45

Olentzero eta Mari Domingiren jaitsiera

Errebote plaza, Amasa-Villabona

17:45. Txistorra banatuko da Otsabin.18:00. Olentzero eta Mari Domingiren ongietorria.Ondoren. Erreboteko plazara jaitsiko dira musikariek eta dantzariek lagunduta.

Olentzero eta Mari Domingiren jaitsiera Errebote plaza

17:45. Txistorra banatuko da Otsabin.
18:00. Olentzero eta Mari Domingiren ongietorria.
Ondoren. Erreboteko plazara jaitsiko dira musikariek eta dantzariek lagunduta.


18:00

Olentzeroren etorrera

Lizartza

Olentzeroren etorrera, Otsolar dantza taldeak eta Hostotsa abesbatzak lagunduta.

Olentzeroren etorrera

Olentzeroren etorrera, Otsolar dantza taldeak eta Hostotsa abesbatzak lagunduta.


18:30

Olentzero eta Mari Domingi

San Bartolome plaza, Ibarra

Olentzero eta Mari Domingiren jaitsiera, Hauspoa elkartearen eskutik.

Olentzero eta Mari Domingi San Bartolome plaza

Olentzero eta Mari Domingiren jaitsiera, Hauspoa elkartearen eskutik.


18:30

Olentzeroren etorrera

Gaztelu

Olentzeroren etorrera. Herriko haurrek dantza egingo diote eta Olentzerok opariak banatuko ditu.

Olentzeroren etorrera

Olentzeroren etorrera. Herriko haurrek dantza egingo diote eta Olentzerok opariak banatuko ditu.


19:00

Olentzeroren etorrera

Albiztur

Olentzeroren etorrera, Elanetik abiatuta plazaraino. Ondoren, Olentzero udaletxeko arkupetan izango da haurren gutunak jasotzen.

Olentzeroren etorrera

Olentzeroren etorrera, Elanetik abiatuta plazaraino. Ondoren, Olentzero udaletxeko arkupetan izango da haurren gutunak jasotzen.


20:00

Gabonetako kalejira

Tolosa

20:00etan Gorriti plazatik abiatuko da eta Korreo eta Zerkausia kaleetatik barrena plaza Zaharrera iritsiko da musika banda. Hemen, abesbatza eta herritarrekin batera, Olentzero eta Mesias Sarritan abestiak eskainiko ditu. Ondoren Kale Nagusitik barrena Plaza Berrira joango da; hemen, Eguberrietako beste bi abesti jo ondoren, kalejira amaituko da.

Gabonetako kalejira

20:00etan Gorriti plazatik abiatuko da eta Korreo eta Zerkausia kaleetatik barrena plaza Zaharrera iritsiko da musika banda. Hemen, abesbatza eta herritarrekin batera, Olentzero eta Mesias Sarritan abestiak eskainiko ditu. Ondoren Kale Nagusitik barrena Plaza Berrira joango da; hemen, Eguberrietako beste bi abesti jo ondoren, kalejira amaituko da.



10:00
19:00

Txotxongilo animatuak

Topic, Tolosa

Txotxongilo animatuak erakusketa. Lourdes Villagomez eta Coke Rioboo-k komisaro-lanak egin dituzten erakusketa honetan zine, telebista, publizitate eta abarrean erabiltzen den stop motion animazioaren teknikaren begirada eta ibilbidea azaltzen da.  Txotxongilo animatuak erakusketak, espainiar estatuan animatzaile garaikide independenteek berriki eginiko lanetan oinarrizten da. Animazioa adierazpen pertsonalerako erreminta gisara erabiltzen duten artisten  panpin, dekoratu eta filmak aurkezten zaizkigu. Horien artean ondorengo artistak aurki ditzakegu: Isabel Herguera, Fernando Cortizo, Eduard Puertas, Irene Iborra, Anna Solanas, Marc Riba, César Díaz, Sam Ortí, Virginia Curiá, Tomás Conde, Lula Gómez, Cristina Vilches, Valle Comba, Asis Merino eta Coke Riobóo.

Txotxongilo animatuak Topic

Txotxongilo animatuak erakusketa. Lourdes Villagomez eta Coke Rioboo-k komisaro-lanak egin dituzten erakusketa honetan zine, telebista, publizitate eta abarrean erabiltzen den stop motion animazioaren teknikaren begirada eta ibilbidea azaltzen da. 

Txotxongilo animatuak erakusketak, espainiar estatuan animatzaile garaikide independenteek berriki eginiko lanetan oinarrizten da. Animazioa adierazpen pertsonalerako erreminta gisara erabiltzen duten artisten  panpin, dekoratu eta filmak aurkezten zaizkigu. Horien artean ondorengo artistak aurki ditzakegu: Isabel Herguera, Fernando Cortizo, Eduard Puertas, Irene Iborra, Anna Solanas, Marc Riba, César Díaz, Sam Ortí, Virginia Curiá, Tomás Conde, Lula Gómez, Cristina Vilches, Valle Comba, Asis Merino eta Coke Riobóo.



17:30
20:30

13 + 1 Migrazio eta zainketa bideak erakusketa

Aranburu jauregia, Tolosa

Abenduak 14, 18:00etan, irekiera solasaldia: Zaintzak, Migrazioak eta partekatutako erantzukizunei” Parte hartzaileak: Emilia Larrondo de Martino, emakume migratzaileen lan eskubideen alorreko erantzun politikoari buruz egindako ikerketaren ondorioak aurkeztuko ditu. Cony Carranza Castro, soziologoa eta Getxon Emakume Migratzaileen Topaketen dinamizatzailea. Abenduak 10 Giza Eskubideen Eguna eta abenduak 18, Pertsona Migratzaileen Egunaren harira antolatu du erakusketa, Tolosaldea Garatzen garapen agentziak.

13 + 1 Migrazio eta zainketa bideak erakusketa Aranburu jauregia

Abenduak 14, 18:00etan, irekiera solasaldia: Zaintzak, Migrazioak eta partekatutako erantzukizunei

Parte hartzaileak:

Emilia Larrondo de Martino, emakume migratzaileen lan eskubideen alorreko erantzun politikoari buruz egindako ikerketaren ondorioak aurkeztuko ditu.

Cony Carranza Castro, soziologoa eta Getxon Emakume Migratzaileen Topaketen dinamizatzailea.

Abenduak 10 Giza Eskubideen Eguna eta abenduak 18, Pertsona Migratzaileen Egunaren harira antolatu du erakusketa, Tolosaldea Garatzen garapen agentziak.



17:30
20:30

T + T erakusketa

Aranburu jauregia, Tolosa

Tolosa eta Tafallako 60 argazkiz osatuta argazki erakusketa da, Targazkik taldeak Tafallako argazki taldearekin antolatuta.

T + T erakusketa Aranburu jauregia

Tolosa eta Tafallako 60 argazkiz osatuta argazki erakusketa da, Targazkik taldeak Tafallako argazki taldearekin antolatuta.



HIMALAIA: natura, gizakia eta kultura

Fagus Alkiza, Alkiza

Arri Zugarramurdi argazkilaria Alex Txikon mendizalearekin batera izan zen Himalaian. Bertako paisaiek eta espedizioan ezagututako pertsonek liluratuta utzi zuten eta noiz itzuliko zain dago. Himalaian jasotako irudien artean, natura, gizakia eta bien arteko harremanetik sortzen den kultura islatzen duten argazkien aukeraketa egin du  Zugarramurdik Fagus Alkiza interpretazio zentrorako. Himalaia mendiak bertakoengan zein atzerriko mendizaleengan eragiten duen miresmena eta errespetua ulertzeko aukera izango da. Abenduaren 17an, 18:00etan irekiko dituzte ateak.

HIMALAIA: natura, gizakia eta kultura Fagus Alkiza

Arri Zugarramurdi argazkilaria Alex Txikon mendizalearekin batera izan zen Himalaian. Bertako paisaiek eta espedizioan ezagututako pertsonek liluratuta utzi zuten eta noiz itzuliko zain dago. Himalaian jasotako irudien artean, natura, gizakia eta bien arteko harremanetik sortzen den kultura islatzen duten argazkien aukeraketa egin du  Zugarramurdik Fagus Alkiza interpretazio zentrorako. Himalaia mendiak bertakoengan zein atzerriko mendizaleengan eragiten duen miresmena eta errespetua ulertzeko aukera izango da.

Abenduaren 17an, 18:00etan irekiko dituzte ateak.



18:00
20:30

Jaiotzen erakusketa

Gurea erakusketa gela, Amasa-Villabona

Astelehenetik ostiralera: 18:00etatik 20:30era.Larunbatetan: 11:30etik 14:00etara.

Jaiotzen erakusketa Gurea erakusketa gela

Astelehenetik ostiralera: 18:00etatik 20:30era.
Larunbatetan: 11:30etik 14:00etara.