2018/12/24 20:00
20:00etan Gorriti plazatik abiatuko da eta Korreo eta Zerkausia kaleetatik barrena plaza Zaharrera iritsiko da musika banda. Hemen, abesbatza eta herritarrekin batera, Olentzero eta Mesias Sarritan abestiak eskainiko ditu. Ondoren Kale Nagusitik barrena Plaza Berrira joango da; hemen, Eguberrietako beste bi abesti jo ondoren, kalejira amaituko da.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?